Etxe Handien Pasealekua - Bisita autogidatua
“Etxe Handien Ibilbidean” zehar, Getxoko arkitekturan dauden jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu. Areetako auzoaren garairik oparoenean eraiki ziren, hau da, XIX mendearen azkenetik XX mendearen hasiera artean.
Norbere kontura egin daitekeen ibilbide da; bertan, 29 interpretazio-panel aurkituko dituzu, garai horretako arkitektura-estiloen azalpenekin: Eklektismoa, Ingalaterrako arkitektura tradizionala eta erregionalismoa, arkitekto famatuak, orduko testuinguru soziala, etab.
Areetako eta Arriluzeko Kaietan paseo atsegina egin, eta Getxoko urrezko sasoia gogora ekarri ahalko duzu.
XIX. mende bukaerako eta XX mende hasierako arkitekto bikain gehienek lanen bat edo beste dute Getxon.
Lehenengo garaikoen artean, hau da, 1900. urte aurrekoak eta eklektismoarekin lotutakoen artean, Severino Achúcarro azpimarratu behar dugu. Horrekin batera, bestelako egile ospetsuak ere aurki genitzake, hala nola, Federico Borda eta José María Basterra edota Getxo bertako Francisco Ciriaco Menchaca eta José Bilbao Lopategui.
1900. urtetik aurrera, belaunaldi berrietako arkitektoek estilo berriak islatu zituzten, esaterako, britainiarra edota orduan modan zegoen erregionalista. Manuel María Smith da, zalantzari gabe, horien artean aipagarriena: sasoiko burges-etxeen adierazlerik aipagarriena. Bere lan bat baino gehiago miretsi daitezke “Etxe Handien Pasealekuan”.
Beste zenbait arkitekto aipagarri: Rafael de Garamendi, Fidel Iturria, Emiliano Amann, Ricardo Bastida edo Ignacio María Smith. Horien lana ere aipatutako ibilbidean zehar ikus daitezke.
LEKUA:
E. Churruca Monumentutik/Areeta.
Metro Areeta |
Punta Begoñako galeriak.
Metro Neguri |
DATAK:
Urte osoan zehar.
HIZKUNTZA:
Gaztelania / Euskara / Inglelesa.
DISTANTZIA:
2.300 m
ANTOLATZAILEA:
Getxoko turismo bulegoa: (+34) 944 910 800 infoturismo@getxo.eus
Deskargatu:
Getxoko Etxe Handien Pasealekua