GetxoPhoto
GETXOPHOTO jaialdi ezagunenetako bat da Getxon. Begihandi kolektiboak antolatzen du eta gaur egun Monica Allendek egiten ditu komisario-lanak. Nazioartean ospe handia bereganatu du, bere edukiaren kalitateari esker, baita formatuaren aldetik burututako berrikuntzari nahiz ekainean gauzatutako jarduera parelolei esker.
GETXOPHOTO 2007an jaio zen jaialdi tematiko gisa eta irudiaren ingurukoa da. Hauexek dira bere ezaugarri nagusiak: formatu eta euskarri ez-konbentzionalak erabiltzea (fatxadak, erakusleihoak, edukiontziak, tabernak, patioak, eraikinak eta abar) eta espazio publikoa defendatzea.
Jaialdi hau ekainean egiten da, eta denoi dagozkigun gaiak aztertzen, konpartitzen eta erantzuten saiatzen da, istorio bisual zein garaikideen bitartez. Jaialdi honek nazioartekoa izateko bokazio argia dauka; hala, ospe handia duten hogei egileren obrak jartzen dira ikusgai. Alabaina, tokiko agenteak inplikatu nahi ditu aldi berean, besteak beste: saltokiak, tabernak eta ikastetxeak. Gainera, ez dauka bakarrik erakusketa-aldea; baditu ere zenbait jarduera didaktiko, hala nola tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak eta proiekzioak.
Jaialdia oinez egiteko ibilbidea da; gomendatzen dugu informazio-gunean hastea (Amezti kaleko 4. zenbakian, Algortan). Erakusketen mapa izango duzu eskuragai bertan, baita obra nahiz egile bakoitzaren informazioa ere. Gainera, hainbat ibilbide proposatuko dira, bisitari bakoitzak dituen beharrei egokituak.
Kokapena
Getxo
Web:
Ezagutu nazioarteko irudi-lehiaketarik originalenetako bat ekainean.