Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Getxo Helmuga segurua
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  ZER IKUSI  Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota.

Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota.

Galeak, Getxoko kostaldean dagoen pasealekua da, eta, bertatik, Abrako Portuko bista panoramikorik ederrenak daude. Zona osoak antzekotasun handia du Frantziako Normandiako gres zuriko labarrekin eta ingalaterrako Doverrekoekin. Bertokoentzako eta bisitarientzako aisiarako gune honek natura-espazio zabalak ditu, naturaz gozatzeko.

lagalea

Galeako ibilbide honetan aurkituko ditugu guneko turismo-gunerik interesgarrienetako bi: Aixerrota eta Galeako gotorlekua. Kostaldeko leku estrategikoetan daude, eta biak dira XVIII. mendeko eraginak. Horien ondoan, Andra Mari eliza, faroa edo Carmengo Amaren Hilerria daude, eta Getxoko itsaslabarretatik egin beharrekoa den ibilbide honetan ikusiko ditugu.

Interesguneak

Honako hauek dira gunean ikus daitezkeen interesgune batzuk.

  • Aixerrota: Errota hau XVIII. mendeko lehorte handi baten ondorioz sortu zen. Getxon egin ziren errota guztietatik, hau da gaur egun dagoen bakarra. Bi urte behar izan ziren martxan jartzeko; 1726tik 1727ra, eta hura eraikitzeko kausek iraun bitartean iraun zuen martxan. Azkenik, 1787an erabiltzeari utzi zitzaion.

  • Carmengo Amaren Hilerria: Estilo neoklasikoko hilerri hau, Fidel Iturria arkitektoak asmatua 1903. urtean, Getxoko herritarrak lurperatzeko espazio berriaren beharrei emandako erantzunaren ondorio izan zen. Hilerriaren ordutegia: 09:00-18:00.

  • Andra Mari Eliza: Eliza honetan sortu zen Getxoko herritarren lehen nukleoa, XII. mendean. Zeregin nagusietako bat Udalaren bilera-zentroa izatea izan zen, elizako atarian, harrizko mahaiaren inguruan; oraindik mantentzen da mahai hori. Eraikuntza nagusitik –XII. mendekoa–, zenbait hondar erromaniko baino ez dira kontserbatzen. Geroago, XVIII. mendean, Juan de Bordak berreraiki zuen, Bizkaiko estilo barroko tipikoarekin. Neguko ordutegia: Larunbat eta bezperetan: 19:00. Igande eta jai egunetan: 11:00, 12:30.  Udako ordutegia: Larunbat eta bezperetan:  19:00. Igande eta jai egunetan: 12:00.

  • Galeako gotorlekua: XVIII. mendeko gotorlekua da, Bilborako merkataritza-trafikoa defendatzeko eraikia. Mende horretako eraikuntza militarreko eredu bakarra da Bizkai osoan kontserbatu dena egun arte. Bere diseinua Jaime Sycre ingeniariaren eskutik izan zen, eta obrak 1742an hasi ziren.

  • Galeako itsasargia: Galeako lehen itsasargia XVIII. mendekoa da, 1782. urte ingurukoa. Antzina, leku horretan, su handiak egiten zituzten, portuko sarrera adierazteko, eta baleak ikuskatzeko leku zen. Egungo itsasargia 1950ean inauguratu zen.

  • Gorrondatxe/Azkorri hondartza: Hondartza honetan, “urrezko iltzea” dago; bereizgarri hori estratigrafiaren munduan bitxitasun eta ezaugarri bereziko lekuei ematen zaie.

  • Barinatxe/La Salvaje hondartza: Hondartza hau, itsaslabarren pean dagoenez, parapentean ibiltzeko ohiko lekua da. Gainera, hondartza honek surf egiteko beharrezko baldintzak ere baditu.

Ibilbideak eta distantziak

  • Aixerrota – karmengo Amaren Hilerria - Andra Mari Eliza: 1.184m
  • Aixerrota - La Galea Gotorlekua: 1.240m.
  • La Galea Gotorlekua - Azkorri/Gorrondatxeko hondartza: 3.170m.
  • Gorrondatxeko/Azkorri hondartza - Barinatxe/La Salvaje hondartza: 1.190m.

Honekin lotutako beste bisita, plan eta esperientzia batzuk

  • Azkorri, liluratzen duen hondartza: Ibilbide geologiko honetan sakon ezagutuko dituzu interes geologiko handieneko guneetako baten ezaugarriak, eta gauza harrigarri eta aipagarri horien artean Euskadiko historiari buruzko sekretu oso berezia gordetzen duen harea beltza nabarmentzen da.
  • Hipika: Zaldiaren mundu liluragarriarekin zerikusia duen guztia ikasi eta goza ezazu diziplina orotan. Zaldiketa, heziera, salto ikastaroak eta poniclub txikienentzat.
  • Flysch-a familian: Helduek, umeek eta familiek parte hartu dezaketen tailerrak dira. Gorrondatxe hondartzari buruzko gauza batzuk ikasiko dira: geologia, ingurumena, zientzia eta dibertsioa.
  • Ibilbide geologikoa Getxoko Flyschean: Oinezko ibilbide gidatua. Geologian aditua den gida baten laguntzarekin, gertutik aztertuko da Getxoko Flyscha. Hala, ukitu egin ahal izango da eta eremuko zenbait froga eta esperimentu egingo dira.
  • Hegaztien begiratzea La Galean: Getxoko kostaldean egiten den ibilbide gidatu zirkularra da, eta helburua hegaztiak ikustea eta entzutea da.

Deskargatu:

La Galea  

Deapie Amalurra: Ibilbide geologikoa. Nola eratu ziren Galea eta bertako hondartzak.

Deapie Fidel Iturria: Bizkaiko hileta ondare garrantzitsuenetako ezagutzeko ibilbidea.

Kokapena eta nola heldu

Logo Metro Bilbao

Bidezabal metro-geltokia. Bi kilometrotara, oinez, Galea pasealekura heltzen da.

Logo Bizkaibus Zenbait autobus-linea daude gure helmugara heltzeko.
Logo Carretera

BI-637 errepidea, "Avanzada" Jarraitu N-637 eta BI-637 errepideetatik, Errotatxu industrialderantz. Hartu Getxo/Berangoko irteera, BI-637 errepidetik. Jarraitu Errotatxu industrialdetik. Hartu Ormaza Estrata, Gabriel Ramos Uranga Kalea, Peña de Santa Marina Kalea eta Itsasargi Errepidea Galea Errepiderantz.

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Mapa Getxo
Getxo plan
Hegaztien begiratzea La Galean
Getxoko ondarea ezagutzen taxiz
Ohiko Sukaldaritza jatetxeak

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Getxo Helmuga segurua
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo