Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Getxo Helmuga segurua
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  Getxo Dog Friendly - Getxo zure txakurrarekin

Getxo Dog Friendly - Getxo zure txakurrarekin

getxo con tu perro

 

Parke handiak, pasealekuak, mendiko ibilbideak eta kultura gastronomiko paregabea ditu Getxok, eta Dog friendly udalerria denez, egun ederrak igaro ditzakezu zure txakurrarekin batera.

Maskota horiekin batera joateko egokitutako garraiobideak, espazio libreak, jarduerak eta establezimenduak asko dira Getxon.

Txangoak eta mendiko ibilbideak txakurrarekin Getxon

Getxok kostaldeko nahiz barrualdeko ibilbideak ditu, txakurrekin batera gozatzeko modukoak.

Barrualdeko ibilbidea

Fadura Kirol Hiriaren ondoan dagoen Bolueko hezeguneko pasealekuan 120 hegazti espezie baino gehiago bizi dira.

Ibilbidea sarrerako muralean hasten da, Larrañazubi ikastetxearen alboan. Egurrezko zubi txikitik igaro ostean, hezeguneko ur geza ikus daitekeen begiraleku batera iristen da.

Leku hori ibaiertzeko basoko ohiko landarediaz betetako hamar hektareaz inguratuta dago.

Kostaldeko ibilbidea

Paseoa Bizkaia Zubian hasten da, zubi esekia izenez ezagunagoa. Abrako badiara bidean Areetako kaia dago. Ibilbide horretan zehar daude Etxe handien ibilbideko zenbait jauregi, Getxoko urrezko aroa gogorarazten digutenak.

Ibilbide horretatik igarotakoan, Ereaga hondartzara iristen da. Bainatzeko denboraldiaz kanpo goza dezakete txakurrek, arratsaldeko 16:00etatik goizeko 11:00ak arte.

Ereagako kaiko azken zatian Getxoko Portu Zaharra dago. Itsasoko esentzia eta berdegunea duen txoko tradizionala da. Atseden har daiteke Abrako badiako ikuspegiaz gozatu bitartean.

Itsasertzeko ibilaldi horren iraupena ordubete ingurukoa da.

Urrunago joan nahi izanez gero, ibilbideak Arrigunagako hondartzarantz jarraitzen du. Horren ostean, Galea pasealekura iristen da, non Aixerrotako errotako eta Galeako gotorlekua baitauden, harik eta, amaitzeko, Gorrondatxe-Azkorri hondartzara iritsi arte.

Ibilbide osoa egiteko kirol oinetakoak erabiltzea gomendatzen da.

Txakurrentzako aisia-guneak:

Getxok honako txakurrentzako aisia-guneak ditu txakurrek (arriskutsua izan daitezkeenak izan ezik) libreki goza dezaten, hau da, solte baina kontrolpean ibil daitezen arratsaldeko 16:00etatik goizeko 11:00ak arte. Higiene eta osasun neurriak direla eta, Areeta, Ereaga eta Arrigunagako hondartzak ezingo dira uda garaian (maiatzetik irailera) aisialdirako eremu gisa erabili.

  • Evaristo Txurruka kaia eta Areetako hondartza.
  • Ereaga hondartza eta Portu Zaharreko betelanaren eremua
  • Arrigunaga hondartza
  • Galeako pasealekua (Aixerrotatik Sopelako mugaraino)
  • Gobela ibaiaren eta Makaleta etorbidearen paraleloko pasealekua.
  • Zugatzarte - Pinudia - Andrés Larrazabal
  • San Joseren parkea
  • Villa de Plentzia
  • Artaza hotela parkea
  • Darío Regoyos parkea
  • Arkotxa-Zarrenebarri
  • Real Socorro parkea
  • Udaltzaingoa
  • Euskal Herria trenbideekiko paraleloa
  • Iturribarri
  • Arrigunaga zelaia ezkerraldea
  • Aretxondo zelaia
  • Usategi 2 parkea
  • Kasune parkea
  • Lañomendi parkea
  • Ramos Uranga parkea
  • Paellak aldea eta hilerria 

Gainerako eremu eta pasealekuetan, eta aipatutako eremuetan adierazitako ordutegitik kanpo, txakurrak lotuta eraman beharko dira uneoro.

Kontsultatu txakurren aisialdirako guneen mapa.

Txakurrarekin jatea Getxon

Gomendatzen da aldez aurretik erreserba egitea eta txakurrarekin goazela adieraztea, establezimenduak guztiontzako kokapenik erosoena erreserbatu ahal izateko.

  • MiGaea jatexea. Algortako etorbidea, 12. Neguri.
  • Txinuk garagardotegia. Euskal Herria kalea, 2. Algorta.
  • Burdinola taberna. Basagoiti etorbidea, 75. Algorta.
  • La Barmuteka taberna. Amesti, 10. Algorta.
  • Taberna La Birrotxa. Bidebitarte, 3-5. Algorta.
  • Flappers liburu-denda taberna. Club, 2. Areeta.
  • Oku Lounge taberna. Andrés Larrazabal, 5. Areeta.
  • La Ola jatetxea. Ereaga Kaia, 14. Algorta. (Txakurrak onartzen dituzte terraza estalian).
  • Fadura jatetxea. Makeleta etorbidea z/g. Algorta. (Fadurako kiroldegiaren ondoan).
  • Fangaloka Style. Zientoetxe errepidea, 70. Andra Mari.

Txakurrarekin ostatu hartzea Getxon

  • Embarcadero hotel-jatetxea. Zugatzarte etorbidea, 51. Areeta.
  • Petit Palace Tamarises Hotela. Ereaga kaia, 4. Algorta.

Turismo-zerbitzuetako enpresak

Lekua erreserbatzeko deitzean, txakurrarekin zoazela adierazi behar da.

  • Marmitako Sailing. Irteerak belaontzian Kirol Portutik. Txakur heziak onartzen dituzte.
  • El Bote Tours. Irteerak Bilbotik eta geldialdiak Abran (Portugalete, Santurtzi eta Getxo – Kirol Portua). Txakurrak lotuta eta muturrekoa jarrita onartzen dituzte, tamaina txiki-ertainekoak, 2 euroko tarifa ordainduta.

Dog-friendly garraioa Getxon

Hainbat garraiobide daude Getxora iristeko nahiz Getxon txakurrarekin ibiltzeko.

Nola heldu Getxora txakurrarekin

Metro Bilbaoren 1. linean daude Getxoko geltokiak eta bertan 8 kilora arteko txakurrak sar daitezke, uhalaz lotuta eta besoetan.

Aldiriko Renfe trenetan mota guztietako txakurrak daude baimenduta, pertsona bakoitzeko bat, eta derrigorrezkoa da muturrekoa eramatea. Gertuen dagoen geltokia Portugaletekoa da. Hortik Getxora iritsi daiteke Bizkaia Zubia gurutzatuta.

Bizkaibuseko autobusek Bizkaiko ia udalerri guztiak lotzen dituzte, garraio publikoaren sare zabala eta eraginkorra osatuz. Kontsultatu hemen Getxotik igarotzen diren lineak.

Nola ibili Getxon txakurrarekin

  • Metro Bilbao. Getxon 7 geltoki daude: Areeta - Gobela - Neguri - Aiboa - Algorta - Bidezabal - Ibarbengoa. 8 kilora arteko txakurrekin bidaiatu daiteke bertan, betiere uhalaz lotuta eta besoetan helduta.
  • Bizkaia Zubia. 40 kilora arteko txakurrak doan sar daitezke bidaiarientzako alboko gunean, betiere uhalaz lotuta edo bidaia-kutxan sartuta. Bestalde, gabarra nagusira edozein tamainako txakurrak sar daitezke. Txakurrengatik ez da txartelik ordaindu behar. Segurtasun arrazoiak direla eta, goiko pasabidera ezin da sartu txakurrekin.
  • Ereagako igogailu panoramikoa eta Portu Zaharreko igogailua. Bietara sar daiteke doan txakurrekin, uhalaz lotuta edo besotan hartuta.
  • BizkaiTaxi Garraiobide horretan txakurrarekin bidaiatu ahal izateko telefonogunean abisatu behar da aurrez. Hala, haiek arduratuko dira txakurrentzako egokitutako ibilgailu bat bidaltzeaz. Telefono-zenbakia: 94 491 53 53
  • Bizkaibus. Gehienez ere 8 kiloko txakurrekin bidaiatu daiteke, kaiola edo bidaia-kutxa itxi baten barruan baldin badoaz.
  • Gasolinoa (el Bote). Edozein tamainako ondo hezitako txakurrak ere ongietorriak dira, lotuta baldin badoaz.

Getxoko Turismo Bulegoetan udalerriko Dog friendly establezimenduei buruzko informazioa duzu eskura.

Ezagutu zehatz-mehatz ibilbide, establezimendu, garraiobide eta Guau! pista guztiak Getxo txakurrarekin gidan. Informazioa bildu da Dog Vivant-en laguntzari esker (2018ko abendua).

Ezagutu ibilbideak eta Euskadiko Dog friendly lekuak eta eskuratu informazio praktikoa Euskadi txakurrarekin gidan.

  • Getxon saltoki  dog-friendly bat edo txakurrei lotutako bat kudeatzen badituzu, parte hartu hurrengo edizioetan. Kontsultatu hemen saltokiek bete behar dituzten oinarrizko alderdiak. 

 

Getxoko araudia.

Getxon ez dago debekurik etxeko animaliak tabernetan eta kafetegietan sartzeko, salbu eta jabeak berariaz debekatu badu. Ikus Getxoko Udalaren legedia atala: Ingurumena-Etxeko animaliak

Edozein kontsulta egiteko: INGURUMENA Santa Klara finka Foru kalea, 8 - 1. solairua Getxo  ingurugiroa@getxo.eus  T: 944660191

 

 dog friendly                   

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Getxoko hondartzak
Non jan
deapie - Ibilbide gidatuak eta autogidatuak
Getxo Kirol Portua
Mapak eta gida turistikoak

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Getxo Helmuga segurua
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo