Bizkaiko Flyscha
BIZKAIKO FLYSCHA
Orain dela 110 milioi urte hasi zen eratzen flyscha itsaspean, hainbat milioi urtetan zehar –60 milioi urtetan, gutxi gorabehera– jalkinak metatzearen ondorioz.
Diogun bezala, jalkin edo sedimentu horiek poliki-poliki joan ziren jalkitzen, eta horrela joan ziren eratzen konposizio ezberdineko geruzak, flysch motaren arabera; kareharrizkoak eta/edo hareharrizkoak gogorrenak, eta margazkoak eta/edo lutitazkoak bigunenak, geruza batzuk eta besteak tartekatuz. Hala ere, kasu batzuetan, metakin horiek jalkinen itsaspeko elauso handien ondorioz eratu ziren; elauso horiek, normalean, Bizkaiko Golkoa irekitzearen ondorioz itsas hondoaren subsidentziagatik gertatzen direnak, turbidita deritzen geruzak sortuz.
Dagoeneko Bizkaiko gure Flyscherako geruza guztiak ditugu baina, jakina, itsas hondoan urperatuta jarraitzen dute. Nola altxatu eta azaleratu ziren gaur egun gure itsaslabarretan ikus ditzakegun formazio arrokatsu bitxi hauek?
TALKA HANDIA deritzon fenomenoarekin gertatu zen, batez ere, Kretazeotik Oligozenora arte. Orduan, iberiar plaka txikiak europar plaka handiarekin talka egin zuen, eta milioika urtetan eratutako sedimentu guztiak tolestu, hautsi eta altxatu egin ziren; horrela sortu ziren Euskadin ditugun toles eta goragune gehienak, bai eta mendi-lerrokadura handiak ere, hala nola Pirinioak eta Himalayako mendikatea
Interés geologikoko guneak
Getxotik Bakioraino, Bizkaiko Flyscha osatzen duten Interes Geologikoko 16 Guneak banan-banan, urratsez urrats, ezagutzeko aukera emango dizun ibilbidea duzu.
Leku horietako gehienak itsasaldean daude, Fruizeko Erraldoien Galtzada txikia izan ezik; baina galtzada hori ezagutu nahi baduzu, barnera zaitez pixka bat barnealderantz, eta ikusiko duzu merezi duela.
Berdin du zein noranzkotan egiten duzun, ibilbide hau benetan da ikusgarria. Ibilbidearen zati bat Getxo eta Plentzia batzen dituen Itsaslabarraren Ibilbide izenaz ezagutzen denaren bidetik igarotzen da; Bizkaiko itsasaldeko paisaiarik onenetako bat jasoko duzu opari.
Ezagut itzazu Bizkaiko itsasaldeko arrokek gordetzen dituzten sekretuak, ibilbide osoan aurkituko dituzun interpretazio-panelei esker, edo eskaintzen ditugun bisita gidatuen bitartez.
Gustatzen zaizuna abentura baldin bada, etor zaitez eta goza ezazu zuretzat prestatuta ditugun ekintzez.