Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
getxo.eus
Entzun
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Getxo Helmuga segurua
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Flysch Bizkaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
    Getxo bono 2023Getxo bono 2023
    Getxo bono 2023Getxo bono 2023
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  KRUZEROAK  Egun erdi Getxon

Egun erdi Getxon

compras en getxo

Getxo Bizkaiko kostaldeko udalerria da. Itsasadarraren eskuinaldean dago, Bilbotik 10 kilometrora. Bilboko burgesiaren zati handi bat bertan ezarri zen XX. mendearen hasieratik, eta egun haren aztarnez gozatu dezakegu: jauregiak eta pasealeku politak.

Bilboko Portua, Abrako badiaren barruan dagoena, Euskadira datozen gurutzontzirik onenen helmuga da. Itsas estazioko Turismo Bulegoak ongi etorria ematen die gurutzontzietako bidaiariei, eta zenbait jarduera eskaintzen dizkie Getxo udalerria ezagutzeko ordu gutxi batzuk dituztenei edo Bilbon egiten duten eskalan erosketa batzuk egin nahi dituztenei.
Deskubritu Getxon gurutzontzietako bidaiarientzat interesa daukan informazioa orrialde honetan.

Getxo bisitatzeko egun bat baino gutxiago baduzu, hona hemen denbora gutxian udalerriaz gozatzeko jardueren zerrenda:

 

1- Portu Zaharrean pintxoak hartzeko plana

 Gozatu itsasoaz eta gastronomiaz udalerriko arrantza-portuan. Bertako kale estuek, eraikin zaharrek eta barrak pintxoz beteta dituzten taberna ospetsuek maiteminduko zaituzte.

Algortako geltokitik hamar minutura dago eta, normalean, goizetan izaten da jende gehiago, lagun asko bertako taberna eta terraza ugarietara baitoaz hamaiketakoa hartzera.

Pintxo gozo-gozoak hartu eta gero, itsasertzetik ibil zaitezke eta Ereagako pasealekuko jatetxeetan bazkaldu.

 

  •  Kokapena eta nola heldu

 Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan  

2- Taxi Tour Getxon:

Getxo bisitatzeko denbora gutxi duzuenok, taxi bidezko tour praktikoa daukazue aukeran. Horren bitartez, udalerriko lekurik adierazgarrienak bisitatuko dituzue.  Ibilbide zirkularra da, eta Areeta, Neguri, Algorta eta Andra Mari bisitatzeko aukera ematen du. Hasi den toki berean amaitzen da edo bisitariak erabakitzen duen tokian.

 Udalerria taxiz ezagutzeko bi ibilbide daude:

Kosta monumentala:

Getxoko lekurik adierazgarrienak ikusteko ibilbidea, 20 minutukoa. Taxiak 27€ balio du, eta gehienez ere, 4 pertsona joan daitezke taxi bakoitzean.

Getxo oso-osorik:

Udalerria sakonkiago ezagutu nahi baduzu, ibilbide horretan geldialdi laburrak egin ahal izango dituzu eta argazkiak atera.  60 minutuko iraupena du, eta 45€ balio du taxi bakoitzak. Aurreko aukeran bezala, taxi bakoitzeko, gehienez ere, 4 pertsona joan daitezke.

 

  • Harremanetarako telefonoa

 BizkaiTaxi  944 915 353

Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan  

3- Getxoko itsaslabarretatik paseoan (Galea eta Aixerrota)

Kantauri itsasoko eta itsaslabarretako ikuspegiaz gozatzeko aukera paregabea duzu. Gainera, Galeako pasealekuan hainbat interesgune daude, esate baterako, Aixerrota Errota eta Galeako itsasargia eta gotorlekua.

Aixerrota Errota eraikuntza interesgarria dugu. 1727. urtean eraiki zuten lehorte luze baten ondorioz. Hain zuzen, garia ehotzeko uraren beharrik ez zuen haize-errota eraiki zuten. Idortearen ostean, berriz ere izan zuten betiko errotek ibiltzeko ura eta, urteek aurrera egin ahala, Aixerrota xede horretarako erabiltzeari utzi zioten.
Egun, eta XX. mendearen amaieran birmoldatu zenetik, pintura-galeria dago haren barruan eta, erantsitako eraikinean, jatetxea.

Ibilbide horretan Nerbio ibaia Kantaurin nola itsasoratzen den ikusi ahal izango duzu, benetan ikuspegi zoragarria. Leku horri Abraren Estuarioa esaten zaio.

Getxon oinezkoentzako pasealekua dago itsaslabar horietatik ibiltzeko. Ibilbide atsegin hori Punta Galearaino doa.

Han dago, hain zuzen ere, Galeako gotorlekua, XVIII. mendekoa. Itsaslabarraren goialdean dago, eta Bilboranzko merkataritza-trafikoaren defentsarako erabiltzen zen.
Harlangaitzezko eta harlanduzko horma sendoak zituen, bai eta kanoietarako 18 kuku-leiho ere, eta zulo batek inguratzen zuen. Barrualdean, zenbait eraikinetan banatzen ziren biltegiak eta bolborategi egokiak, bai eta troparako instalazioak ere.
Defentsa Ministerioak 1947an jabetza utzi eta Getxoko Udalari laga zion xede publikoetarako. Zabalgune bat jarri zen bertan, 1975ean itxi zen piknik-gune batean oinarrituta.

Pasealekua natura-ingurune paregabean dago, itsaslabar malkartsuek eta tokiko landaredia berreskuratzeko prozesuan dagoen basoak inguratuta. 

 

  • Kokapena eta nola heldu

 

4- Bisitatu Areetako Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ere ezaguna, Getxoko ingeniaritzaren ikurra dugu, eta Bilboko industria-garaiko monumentu handietako bat. Areeta auzoaren eta Portugaleteren arteko loturak errazteko helburuaz eraiki zuten 1893. urtean, ontzien trafikoa eragotzi barik, garai hartan garrantzi handikoa baitzen.

UNESCOk gizadiaren ondaretzat jo du eta hura bisitatzea gomendatzen dizugu, bai eta haren ikuspegi zoragarria ezagutzea eta zubian igotzea ere, oraindik martxan dago eta.  Bertara iristeko, Ereaga hondartzatik egin ahal duzu paseo bat edo Areetako metro geltokian jaitsi.

  • Ordutegia eta prezioa:

Denbora guztian dabil, 00:00etik 05:00etara izan ezik. Ordu-tarte horretan, orduro abiatzen da.

 

Bisitatu oinezkoentzako pasabidea

Igo oinezkoentzako pasabidera igogailu panoramikoaz (50 m-ko altueran) eta ikuspegi izugarriez gozatzeko aukera izango duzu, Nerbioi ibaiaren bokale osoaz, Bilboko portuaz, alboko mendiez, Portugaletez eta Getxoz.

*Inongo xehetasunik galdu nahi ez baduzu, kontratatu audiogida-zerbitzua.

- Pasarbidea: 9,5€

- Audiogida hartzeko aukera: 2€

Bisita gidatuak

Bizkaia Zubia edo Zubi Esekia gida profesional baten eskutik bisita daiteke. Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, Bizkaia Zubiaren webgune ofiziala kontsulta dezakezu.
Bisita gidatua + pasarelarako sarrera: 45 € Erreserba

 Pasarelarako sarrerak Bizkaia Zubiaren dendan bertan ere eskura daitezke, eta aldez aurretik egin daiteke erreserba formulario hau betez.

 

  • Harremanetarako telefonoa
    Bizkaia Zubia - 94 480 10 12

 

  • Kokapena eta nola heldu

 

5- Igo Algortara igogailu panoramikoaz

Ibilbide paregabea proposatzen dizugu. Igo Getxoko igogailu panoramikora, Ereagako hondartzan kokatuta, eta eskaintzen dituen ikuspegi ikusgarriez gozatzeko aukera izango duzu. Maria Cristina begiratokira ailegatuko zara eta bertan bere ikuspegi ederrak hilezkortzeko aukera izango duzu. Ibilbideak Basagoiti etorbidetik jarraituko du, non Getxoko Pintxo dastatu ahal izango duzu, bere diseinuko dendak bisitatu edota Algortako Azokan geldialdi bat egin.

Ibilbidea osatzeko, Portu Zaharra bisitatuko duzu eta Ereagara jeitsiko zara bere kale ederretatik.

Portu Zaharrari buruz datu eta istorio gehiago jakin nahi baduzu, zuretzat diseinatu dugun etxez etxe APPa deskargatu dezakezu doan. Bertan aurkituko dituzu auzoko kale eta etxeetan barrena gidatuko zaituen ibilbidea, aukera gastronómiko onenak eta osasun-iradokizunak eta tresnak.   

BESTE PLANAK:

- Bizikleten alokairua.

- Getxoko hondartzak.

- Erosketak Getxon.

- Taxi zerbitzu bereziak.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero Getxoko Turismo Bulegoarekin kontaktuan jarri ahal zara hurrengo telefono zenbakian:

img telefono944 91 08 00

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Turismo-bulegoa
Getxoren historia
Erosketak Getxon
Ohiko Sukaldaritza jatetxeak

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Getxo Helmuga segurua
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Ohar legala

© 2023 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo