2025/1/8
Enpresa bat hazi dadin, zenbait alderdi hartu behar dira kontuan, hala nola kudeaketa etengabe hobetzea, ezagutza teknikoak egunean izatea eta enpresa kudeatzeko beharrezko gaitasunak izatea. Harrigarria bada ere, aipatutako azkenak jaiotzetik ditugula uste da, baina gaur egun badakigu landu daitezkeela, beste edozein ezagutza bezala.
Batzuetan ez da erraza hiru alderdi horien arteko oreka lortzea, bereziki lehenengo biak asko landu direnean, baina kontuan hartu behar da gaitasun onak baditugu estrategia handiagorekin eta oinaze txikiagorekin egin ahalko dugula lan. Enpresa handiek lidergoari buruzko prestakuntza ematen diete haien zuzendariei, baina askotan mikroETE-ek ez dute prestakuntza hori eskuragarri.
Hizpide dugun ezagutza helarazteko asmoz, trebetasunak lantzeko tailerren beste ziklo bat antolatu dugu; etortzen bazara, egunero zure erronka berak dituzten pertsonak ezagutuko dituzu.
2025eko urtarrilaren 23an, kudeaketa-lidergoko 2025eko programa hasiko dugu, informazio-saio batekin, zeina 14:30etik 16:30era eskainiko baita.
Etor zaitez ezagutzera!
Programak TALDEKO ZAZPI TAILER bereiz hartzen ditu barne
Tailer bakoitzean praktikaren oinarria ezagutzeko esparru orokorra jorratuko da, bai eta dagokion gaiari aplikatutako praktika ere. Esperientzia-saioak izango dira eta enpresa bakoitzean aldaketak eragitea izango da helburua.
Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak eta saioen datak (14:30etik 16:30era emango dira):
2025-02-06 Erabakiak hartzeko prozesua
2025-02-20 Kudeaketa emozionala
2025-03-20 Negoziazioa (online)
2025-03-26 Lantaldeen kudeaketa
2025-04-09 Gatazken kudeaketa
2025-04-30 Denboraren kudeaketa (online)
2025-05-14 Autozaintza eta estresa
BANAKAKO LAGUNTZA
Aurrez aurreko saioak egin bitartean, parte-hartzaile bakoitzak eduki orokorrak jasoko ditu app baten bitartez; horren bidez, aurrez aurreko tailerren gaiak eta eduki pertsonalizatuak jorratuko dira, antzemandako beharrizanen arabera.
Banakako saioak egingo dira parte-hartzaile bakoitzarekin: lehenengoa programaren hasieran egingo da, prestakuntza-ibilbide propioa ezartzeko; bigarrena, amaitzean, aldaketak ezartzen laguntzeko; eta hirugarrena, berriz, jarraipena egiteko izango da eta parte-hartzaileak eskatzen duenean egingo da.
Eman izena honela: