Ordainketa On-Line

Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin ondoren, sistema eroso eta ziurra eskaintzen du zergadunen zerga-zorrak ordaintzea ahalbidetzen duena, borondatezko zein ordainarazpideko bidean.

Ordaintzeko modalitate hau eguneko 24 orduetan operatibo egoten da eta behar ez diren lekualdaketak eta itxaroteko ilarak saihesten ditu.

Administrazioaren sistemek eta atxikitako erakunde laguntzaileen sistemek informazioa linean elkarri trukatzen diote konexio seguruak erabiliz, horrela elkarrekin trukatutako informazioa ezin du beste inork ere interneten ikusi, gainera, ez dizkiote elkarri trukatzen izaera pertsonaleko datuak. Administrazioari bakarrik jakinarazten diote ordainketa zuzen egin duten.

Zer behar dut

Ordainketa telematikoko modalitate hau erabili ahal izateko atxikitako erakunde laguntzaileen (bankuak eta aurrezki kutxak) txarteletako edozein edukitzea baino ez da beharrezko Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, BBVACaixabank, Banco Santander eta Banco Sabadell, eta gainera Getxoko Udalak emandako ordainagiria ere eskuragarri eduki behar da. Aurreikusita dago etorkizun hurbilean linean ordaintzeko sistema honetara beste erakunde laguntzaile batzuk ere atxikitzea.

Bai Getxoko Udalarekin dituzun tributuak kontsultatu nahi badituzu, edota hauetako bat ordaindu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Oso errez eta automatikoki egiten da, eta era honetan ordainketaren datuak pasarelala pasatzen dira. Hau suposatzen du nahi dugun entitatearekin bakarrik ordainketa egitea.

Pausoak

Jarraian jaso dira Getxoko Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez  ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:

  • 1. pausoa: Sar zaitez Getxoko Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoan
  • 2. pausoa: Sar zaitez ziurtagiri elektronikoarekin (Izenpe, NAN-e, Camerfirma, BAK, BAKQ,...)
  • 3. pausoa: Sar zaitez ezkerreko aldean dagoen menutik Nire ordainagiriak (kontsultak/ordainketak) atalera eta aukeratu ezazu zure nola bistaratu nahi dituzun (zergen arabera edo dataren arabera). Isun bat ordaindu nahi izanez gero, jo ezazu Nire isunak (kontsultak/ordainketak) atalera.
  • 4. pausoa: Aukeratu ordaindu nahi dituzun zergak eta isunak eta sakatu ordainagiriak ordaindu botoia.
  • 5. pausoa: Euskal Administrazioen ordainketen pasabidera eramango zaitu, bertan datuak beteta izango dituzu eta ordainketa egin ahalko duzu (ez da beharrezkoa ordainagiria edo isuna izatea)

Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.

Euskal administrazioen ordainketen pasabidearen bidez

Jarraian jaso dira euskal administrazioen ordainketen pasabidearen bidez ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:

  • 1. pausoa: Sartu euskal administrazioen ordainketen pasabidean.
  • 2. pausoa: Bete formularioa ordainagirian jasotako datuekin eta sakatu Onartu botoia.
  • 3. pausoa: Egiaztatu sartutako datuak zuzenak direla, eta sakatu Ordainketara joan botoia.
  • 4. pausoa: Aukeratu ordainketa egiteko erakunde kolaboratzailea, eta sakatu Onartu botoia.
  • Ordainketa egiteko, ezinbestekoa da Getxoko Udalak emandako ordainagiria izatea.

Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.

Nire Ordainketa

Euskal administrazioen ordainketen pasabidea

ayuntamiento

Udaletxea

Fueros, 1
48992 (Algorta) Getxo