Berriak

Udaletxearen inguruan

2021/05/17

Udaletxearen inguruan balaustrada berreraikitzeko lanak hasi dira

Udaletxea inguratzen duen guneko balaustrada osoa eta eskailerak berreraikitzeko lanak hasi dira gaur astelehenean, hilak 17. Gainera, eraikinera sartzeko plataformaren azpiko lokalen irisgarritasuna, segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzeko beste lan batzuk egingo dira. Obrak egiteko epea 14 astekoa da, eta aurrekontua 191.708€-koa (BEZa barne).

Udaletxeko balaustrada osorik berreraikitzeko lanak 1925ean datatutako jatorrizko proiektuaren diseinuari jarraituz egingo dira, estilo neoklasikoko eraikinaren eta bere inguruaren estetika eta estilo arkitektonikoa gehien errespetatzen dituen aukera baita. Berreraikitzeko proposamena, jatorrizko proiektuarekiko ahalik eta fidagarriena, ondarearen ikerketan eta aldez aurreko azterketa historikoan oinarritzen da. Azterketa horiek udal Liburutegien eta Artxiboaren funtsekin eta lankidetzarekin egin dira, balaustradak urteetan zehar jasan ahal izan dituen konponketak eta eraldaketak zehazteko.

Horrekin batera, kanpoko hormaren goiko basamentua edo errematea sendotuko da, perimetroko errematearen estankotasuna bermatuko da eta plataformaren alboko pasabideen zabalera handituko da, irisgarriagoak izan daitezen.

Lanak udal-eraikina kontserbatzeko jarduketa-planaren barruan daude, eta horretan sartzen dira, halaber, eraikineko errementaritza eta forja-elementuak zaharberritzeko obrak; lan horiek esleitzeko beharrezkoak diren izapide eta txostenak prestatzen ari dira, lizitaziora bi enpresa aurkeztu ondoren.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +