

La Galea
Galea kostaldeko eremu ederra da, itsaslabarrek, hondartzek eta badiek osatua, eta kostaren gaineko ikuspegi bikainak ditu. Galean zehar, inguruko leku estrategikoetan ondorengo baliabideak aurkituko dituzu. Galean zehar, inguruko leku estrategikoetan ondorengo baliabideak aurkituko dituzu:
-
Aixerrota: XVIII. mende hasieran gertatu zen lehortea zela eta eraiki zen. Getxon zutik mantentzen den garai horretako haizerrota bakarra da. Behean Arrigunagako hondartza eta La Kantera skate pista daude.
-
Karmengo Amaren Hilerria: Bizkaiko estilo neoklasikoan eraikitako hilerriek, kaperak eta panteoi esanguratsuenek Bizkaiko hilobi-ondarearen multzorik garrantzitsuena osatzen dute. Ordutegia: astelehenetik igandera, 09:00 - 18:00.
-
Andra Mari Eliza: Getxoko lehen biztanle-gunea eliza honen inguruan sortu zen (XII. mendean). Elizatik hurbil, Aingeruaren baseliza dago.
-
Galeako Gotorlekua – Printzearen Gaztelua: XVIII. mendeko gotorlekuen adibide garbia da eta Bizkaian zutik dagoen bakarra.
-
Galeako itsasargia: Antzina, toki horretan su handiak egiten ziren portura sartzeak adierazteko, eta, gainera, baleak ikusteko zaintza-tokia zen. Itsasargia 1950. urtean inauguratu zen.
-
Gorrondatxe/Azkorri hondartza: Hondartza honetan “urrezko iltze” bat dago. Ikur horrekin bereizten dira estratigrafiaren munduan aparteko berezitasunak eta ezaugarriak dituzten lekuak.
-
Bariñatxe/La Salvaje hondartza: Hondartza labar garaien azpian dago, eta, horri esker, aske hegan egitea gogoko duten zaleek parapentean joan daitezke. Gainera, hondartzak surf egiteko baldintza egokiak ditu.
LEKUA:
Aixerrota
![]() |
Nola heldu: Bidezabal metroa |
IBILBIDEAK ETA DISTANTZIAK:
-
Aixerrota - Karmengo Amaren Hilerria - Andra Mari eliza: 1.184 m.
-
Aixerrota - Galeako Gotorlekua: 1.124 m.
-
Galeako Gotorlekua - Gorrondatxe/Azkorri hondartza: 3.170 m.
-
Gorrondatxe/Azkorri hondartza - Barinatxe/La Salvaje hondartza: 1.190 m.