

Eguneko ibilbidea belaontziz
Egun osoan nabigatzen: ainguratu, bainatu eta itsasoaz gozatzeko...
Gorlizerantz edo Castro Urdiales-erantz itsasoratzen da. Bi kasuetan, joateko bidaiak hiru ordu inguruko iraupena du eta kostaldetik oso gertu nabigatzen da, Sopelako eta Barrikako labarretako tolesturez gozatzeko.
Txangoa egiten denean, ur gardeneko toki batean botatzen dira aingurak. Orduan, astia dago igerian ibiltzeko eta, zorte apur bat izanez gero, izurderen bat ikusteko.
Aparteko aukera dute hemen nabigatzen ikasi nahi dutenek edo/eta marinel lanetan parte hartu nahi dutenek (lehorreratu, gidatu, belak jaso...).
PREZIOA (2023):
95 € pertsonako
LEKUA:
Kirol Portua El Abra-Getxo. Kapitaintza eraikina.
![]() |
Gobela edo Neguri Metroa |
DATAK:
Apirilak 22
Maiatzak 20
Irailak 9
ORDUTEGIA:
10:30-20:00
BARNE:
- Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.
- Janaria ez da sartzen, janari arina eramatea gomendatzen da.
EZ AHAZTU:
Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), bainu jantzia, eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.
ANTOLATZAILEAK:
Náutica Galea: Tel. (+34)636574679 www.nauticagalea.com.