

Euskal artisau-garagardoen dastaketa
Gozatu garagardo dastaketa batekin euskal artisau-garagardoaren mundu zoragarrian sartzeko, modu didaktiko eta dibertigarrian.
Dastaketa honetan, Euskadiko artisau-garagardoen bost estilo ezberdin dastatuko dituzu. Bertan, oro har garagardoa egiteko prozesua azalduko dizute, baita estilo bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak ere.
Artisau-garagardoaren ezaugarriak
Artisau-garagardoaren eta industria-garagardoaren arteko alde nagusia da lehenbizikoa osagai naturaletik (ez kontserbatzaileetatik ez gehigarrietatik) abiatuta egiten dela eta ez dagoela pasteurizatuta. Maltak, lupuluak, legamia eta ura baino ez ditu.
Bereizketa horretaz gain, artisau-garagardoaren ezaugarri hauek aurki ditzakegu:
- Artisau-garagardoa gertuko produktuetatik abiatuta egiten da, generoaren jatorrizko esentzia gordez.
- Ekoizle bakoitzak metodo propio bat erabiliz eta eskuz egiten du bere edaria, prozesuaren zatirik handienean.
- Aurreko puntuko giza faktoreari esker, garagardo bakoitzak zapore eta usain paregabea du, eta, horrela, garagardo bakoitzak esperientzia paregabea eskaintzen digu ahosabaian.
Dastaketarekin batera, euskal jatorriko mokadutxo bat dastatuko da, garagardo hauekin elkartzeko bereziki aukeratua.
Anima zaitez garagardo dastaketa honetaz gozatzera!
PREZIOA 2023:
20€
DATAK ETA ORDUTEGIA:
Bezeroak eskatutakoaren arabera. Gutxienez 6 pertsonak otaldea
LEKUA:
Txinuk, Euskal Herria 2.
![]() |
|
ANTOLATZAILEA:
Txinuk Beertoki - Tel. 946 41 30 28
aupa@txinuk.com www.txinuk.com
