

TXO: euskal itsasmutil gaztea
Jatorra. Xelebrea. Xarmangarria. Alaia. Lau adjektibo horiek Algortako Portu Zaharraren arima deskribatzen dute. Askoren ustez, marinel-arimaren esentzia daukan toki polit honek galtzada-harrizko kale txiki eta aldapatsuetatik ibiltzen diren pertsona guztiak maitemintzen ditu. Kantauri itsasoak inguratzen ditu bertan dauden arrantzaleen etxe zuri tradizionalak, jatetxeak nahiz ohiko tabernak, eta haiek bultzatzen gaituzte hango biztanleak, itsas bazterreko arrantzaleak zein algortarrak nola bizi ziren imajinatzera; itsasontziak Bilbora sartzen eta irteten laguntzen aritzen ziren horiek guztiakp>
Nor zen Txo?
Euskadiko beste hainbat arrantza-portutan bezala, hala nola Bermeon eta Lekeition, Getxoko itsas guneko marinelek ikasle edo itsasmutil bat zeukaten beren eskifaietan, eta horko pertsonarik gazteena izan ohi zen. Euskal kostaldean arrantzale izateko ikasle hori Txo ezizenez ezagutzen zuten, hots, “mutiltxo” hizkera herrikoian.
Zeintzuk ziren bere erantzukizunak?
Duela mende bat baino gehiago, Txo izatea oso lanbide ohikoa zen Kantauri itsasoan. Arrantzalearen maila lortu baino lehen eginkizun hauek zituen, besteak beste: egunsentian eskifaiak esnatzea atez ate joz eta, horrez gain, Portu Zaharreko etxebizitza xumeetako baten balkoian kokatutako kanpaia jotzea; halaber, Getxoko boluntarioak biltzea laguntzeko itsasontziei Bilboko itsasadarraren bokaleko hareatzak saihesten.
Atseden hartzeko denborarik gabe, belak konpondu eta patroiak emandako aginduak bete behar zituen. Ezagutzak eskuratu ahala eta Txo gainerako eskifaia-kideen modukoa izateko prestatzen zen heinean, itsasontziaren lema eramaten uzten zioten itsasoa bare zegoenean.
Aitita-amamek samurtasunez gogoratzen dute, Algortako marinelaren mamia laburbiltzen baitu: sinpletasuna, moldaerraztasuna eta erantzukizuna. Miren Larreak XX. mendearen hasieran Txo batek zeukan bizitza gogorra azaldu du poema baten bitartez:
“ Los niños, un niño era el Txo,
a las tres de la mañana
se tenía que levantar
avisar de puerta en puerta,
para luego ir a la mar”
Getxo udalerriko toki enblematikoak Txo omendu nahi izan du eta horregatik, hain zuzen ere, bera da auzoko jaietako ikurra gaur egun, eskuz egindako panpina. Horrela, uda guztietan, Algortako Portu Zaharreko jaietan (San Nikolas, abuztuak 12), Txo da jaietako ikurra, eta txalupa batean heltzen da portura. Jaiei amaiera emateko eta hurrengo urtera arte jaiak agurtzeko xedez, panpina erre egiten da hormatzarrean.
*Fotografía sacada entre 1918- 1920 y cedida por Marcos Bretos, dueño del bar Txomin, al Ayuntamiento de Getxo. En ella aparece su abuelo, José Bretos Lauzirica, arrantzale y marino de profesión (a la derecha con el jersey al hombro) con sus sobrinos grumetes.