Getxo inguruan mugitzen
Metroz
Metro-geltokiak Getxon: Areeta - Gobela - Neguri - Aiboa – Algorta - Bidezabal - Ibarbengoa
Zerbitzuaren ordutegia 06:00etatik 23:00etara da. Maiztasuna egunaren erdiko orduetan sei minutukoa baino txikiagoa da, baina igande eta jaiegunetan, maiztasuna hamar minutukoa izaten da. Gau-zerbitzua ere eskaintzen du ostiraletan eta larunbatetan, goizaldeko 02:00ak arte (Neguko ordutegia).
Bilbao Bizkaia Card eta Barik erabiliz Metroz bidaiatzeko aukera dago.
Informazio gehiago: METRO BILBAO
Autobusez
Bizkaibuseko autobusek Bizkaiko udalerri gehienak lotzen dituzte, garraio publikoaren sare ezin erosoagoa eratuz.
Bilbao Bizkaia Card eta Barik erabiliz bidaiatzeko aukera dago Bizkaibus autobusez.
Getxoko autobus-lineak:
A3411 BILBAO-GETXO - Aizkorri
A3451 Las Arenas/Areeta - Armintza
A3471 GETXO - Cruces/Gurutzeta
A2151 Las Arenas/Areeta - LARRABETZU
A3422 Las Arenas/Areeta - BERANGO (CC Artea)
A2161 Puente Colgante/Bizkaia Zubia - UPV/EHU
A2162 Santa María Getxo/Andramari - UPV/EHU
A3338 MUSKIZ - BARAKALDO - Las Arenas/Areeta
A3414 BILBAO - GETXO (por túneles de Artxanda)
A3531 LEIOA - Hospital Urduliz Ospitalea - GATIKA - MUNGIA
A3247 Bilbao Aeropuerto/Aireportua
Informazio gehiago: Bizkaibus (+34)946125555
Taxiz
- BizkaiTaxi: (+34)944915353 http://bizkaitaxi.eus/es/
Areetako taxi-geralekuak:
- Zubiko Enparantza
- Kale Nagusia 4
- Kale Nagusia 31
- Amaia kalea (Areetako Osasun Zentroa)
Algortako taxi-geralekuak:
- Telletxe 2
- Bidezabal (Metro-geltokiaren ondoan)
Beste zerbitzu batzuk:
- Getxo TaxiTourra. Bi ibilbide: Kostalde Monumentala (20 min) eta Getxo oso-osorik (60 min)
- Ibilgailu egokituak
- Enpresentzako zerbitzuak
Erreserbak:
Bizikletaz
Getxok Bidegorri-sare zabala du eta 15 geltoki daude udalerriko hainbat eremutan banatuta.
-
BizkaiBizi: Bizikleta elektrikoen alokairua : 25€ /urtea + zerbitzuaren erabilerak. Noizbehinkako erabilera: 2€ /eguna + zerbitzuaren erabilerak.
Ordutegia:
Astelehenetik igandera: 05:00 - 24:00.
Bestelakoak:
Zerbitzuaren lurralde-eremua: Barakaldo, Berango, Bilbao, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao.
Informazio gehiago: Tel: (+34)944943426 www.bizkaibizi.eus
Algorta Ereagako hondartzarekin eta Portu Zaharrarekin konektatzea: igogailu panoramikoak
Ereaga igogailua
Igogailu panoramikoak Ereaga hondartza lotzen du Algorta auzoarekin; kristalezko kabinak aire girotua du.
Ereaga hondartza, z/g.
Ordutegia:
Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila:
- Igandetik ostegunera: 09:00 - 23:00.
- Ostirala, larunbata, jai bespera, San Inazio jaiak eta Portu Zaharreko jaietan: 09:00 - 00:30.
Gabonak:
- Abenduak 24: 09:00 - 18:00.
- Abenduak 25: 10:00 - 21:00.
- Abenduak 31: 09:00 - 18:00.
- Urtarrilak 1: 10:00 - 21:00.
Gainerako egunetan:
- Egunero: 09:30 - 23:00.
Doako zerbitzua.
Portu Zaharreko igogailua
Portu Zaharra beheko aldetik, aparkalekuaren ondotik, lotzen duen igogailu panoramikoa; 15 metroko tartea igotzen du, eta 16 pertsonarentzako lekua du.
- Egunero: 07:00 - 24:00.
Doako zerbitzua.
Usategiko igogailua
Portu Zaharretik Usategiko parkeraino eta kafetegiraino doan kostaldeko oinezkoen ibilbiderako irisgarritasuna erraztuko du; izan ere, Genaratxuko bidearen eta parke horren artean dagoen ia sei metroko desnibela modu erosoan eta irisgarrian gaindituko du oinezkoen edo mugikortasun urriko pertsonen mesedetan. 16 pertsonentzako edukiera du.
- Egunero: 07:00 - 24:00.
Doako zerbitzua.
Getxo (Areeta) eta Portugaleteren arteko lotura: txalupa eta Zubi Esekia
Nerbioi Itsasadarra zeharka daiteke bai herri-txalupaz bai Bizkaia Zubiaren ontxitxoaz ere.
Txalupaz
Bidaiarientzako txalupa-zerbitzua ibaiaren ertz biak, Areeta eta Portugalete, lotzen dituena.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 05:05 - 22:10
- Larunbatetan: 07:00 - 22:15
- Igande eta jaiegunetan: 09:00 - 22:15
Txartelak saldu eta balioztatzeko, Portugaleteko plataforman. Portugaleteko txalupa-gidarien elkartearen telefonoa: (+34)944964703
Bidaiariarena: 0,40€
Zubi Esekiaren bidez
Ontzitxoa: urteko egun guztietan lan egiten du, etenik gabe 05:00etatik gauerdira. Gaueko gainerako orduetan, orduko edo ordu eta erdiko maiztasunez.
Bidaiaren iraupena: 1 minutu eta erdi. Kopurua: 6 auto (turismo motakoak), 6 moto, bizikletak eta 200 pertsona.
Tarifak:
Bidaiariarena: 0,45 €
Ibilgailuena: bizikletak 0,70€tik gora; automobilak 1,55€tik gora.
Txartel hauek deskontua izango dute: Barik, BBCard
Oinezkoentzako pasabidea: normalean, 10:00etatik 19:00etara; udan 20:00etara arte. Oinarrizko sarrera 9€; audio-gidarekin (4 hizkuntzatan), 11€
Informazio gehiago: http://www.puente-colgante.com/
Araututako Aparkaleku Zerbitzua
Gogoratu gure udalerriak Araututako Aparkaleku Zerbitzua daukala (AAZ), aparkaleku-eskaerari ondo erantzuteko eta hiri kalitate eta irisgarritasun parametro orokorren barruan mantentzeko.
Bost gune ezarri dira Getxon AAZ aplikatzeko.
- 1 Gunea – Algorta
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Telletxe, Andrés Cortina, Algortako etorbidea, Alango, Alangobarri, Euskal Herria, Bolue, Salsidu, Sarrikobaso.
- 2 Gunea – Areeta
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Novia Salcedo, Ibaiondo, Caja de Ahorros, Calle Las Mercedes, El Pinar, Barria, Arieta, Urkijo, Evaristo Churruca, Eduardo Coste.
- 3 Gunea – Santa Ana ingurua (Areeta)
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Amanai, Bidebarrieta, Eduardo Coste, Erribitarte, Ibaibide, Ibaigane, Joaquin Arellano, Jolastokieta, Máximo Aguirre, Particular de Coste, Santa Ana, Tomás Olabarri, Venancio Echevarria.
3. eremuko planoa - Santa Ana ingurua
- 4 Gunea – Erromo ingurua
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Alonso, Caja de Ahorros, Errekagane, Ezequiel Aguirre, Ganeta, General Echagüe, Gobelaurre, Gorbea-Gorbeia, Kalamua, Ibaiondo, Kresaltzu, Lope de Vega, Los Puentes, Luis López Oses, Santa Eugenia, Serantes, Urquizu-Urkizu.
4. eremuko planoa - Erromo ingurua
- 5 Gunea – Ereaga / Portu Zaharra ingurua
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Ereaga hondartza, Portu Zaharra.
5. eremuko planoa - Ereaga / Portu Zaharra ingurua
Horrela, markatutako guneetan aparkalekuaren mugaketa ordutegi honetan aplikatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik.
b) Larunbatetan, 09:30etik 14:00etara, Aste Santuko larunbatean izan ezik.
c) Abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:30etik 14:00etara. d) Ekainetik irailera: 10:00etik - 20:00etara. (5. gunea).
Nolanahi ere, jaiegunak kanpoan geratzen dira (5 gunea izan ezik).
Hemen ikus ditzakezu ordaintzeko moduak: eskudirua, txartela eta APP.
Aparkalekua mugikorretik ordaindu dezakezu, parkimetrora hurbildu behar izan barik. Hain zuzen, ElParking izeneko aplikazio mugikorretik parkimetroan egiten diren eragiketa berak egin daitezke.
App horren bidez, hainbat eragiketa egin daitezke, hala nola aparkatu, aparkalekua utzi, aparkatze aldia luzatu eta salaketak ordaindu. Gainera, abantaila bat eskaintzen du: tiketaren amaiera jakinarazten du. Beraz, ordaindutako denbora luzatu daiteke makinara joan behar izan gabe; horrela isuna jartzea ekiditen da.
Aplikazioa dagoeneko hiri batzuetan dabil; beraz, sisteman alta eman ondoren, zein udalerritan aparkatu nahi den aukeratu beharra dago.
Alta emateko helbide elektroniko bat eta ordaintzeko bitarteko baliodun bat (kredituko edo zordunpeko txartela) eman behar dira. Bi modu hauetan egin daiteke:
1. www.elparking.com webgunean sartu, “Hasi saioa” sakatu eta elkarrizketa-koadroaren amaieran agertzen den “Izena eman” aukeran klik egin.
2. ElParking izeneko aplikazioa guztiz dohainik deskargatu, (Androiden Play Storen eta iOSen App Storen eskuratu daiteke).
Aplikazioaren erabilerari buruzko informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, webgune hau kontsultatu dezakezu: www.elparking.com.
Non aparkatu
Manuel Gainza aparkalekua
Helbidea: Telletxe kalea - Telletxe, Bolue eta Euskal Herria kaleak batzen diren lekuan. Algorta - Getxo
Helbidea: Las Mercedes, z.g. Tel: (+34)944801866 / (+34)662418060 / atclientesaba@sabgroup.com
Ibarbengoa aparkalekua
Helbidea: Metro Bilbao Ibarbengoa geltokiaren ondoan. Tel: (+34)946855000