Airez
Getxotik hurbilen dagoen aireportua Bilboko aireportua da. 19 bat kilometrotara dago eta autobidetik erraz sar daiteke bertara, bai eta garraio publikoaz ere. Bilboko aireportua, Usoa izenez ezagutzen dena, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu zuen eta 1999an inauguratu zen Loiuko landa-ingurunean, Getxotik 19 kilometrotara.
Bilboko Aireportuko datu interesgarriak:
• Helbidea: Bilboko Aireportua. Sarreren terminala 48180 LOIU
• Helbidea: E- 48180 Loiu / Bizkaia Bilbao – Espainia
• Telefonoa: (+34)944869663 / (+34)944869664
• Posta elektronikoa: infobio@aena.es
• Webgunea: aena-aeropuertos.es
Nola heldu Getxora Bilboko Aireportutik?
•Taxia: Aireportua-Getxo
Bilboko Aireportutik erraz iritsi gaitezke Getxora; taxiz ibilbidea 20 minutukoa da, gutxi gorabehera, eta 30 € inguru balio du. Taxi-zerbitzura Bilboko Aireportuko heldueren terminaletik jo dezakegu.
Bilboko Aireportuko taxi-zerbitzua:
Radio Taxi Femade, harremanetarako: (+34)944800909
Ibilbidea ibilgailuz egiten baduzu, honako hau da bidea:
• Autobusa, Aireportua-Getxo
Getxora Bilboko Aireportutik heltzeko, Bilboko erdigunea aireportuarekin lotzen duen zerbitzua dago; geldialdiak ditu Bide Nagusiko 79 zenbakian, Moyua plazan eta Recalde zumarkaleko 11 zenbakian, Bilboko erdigunean; bertatik, Getxora sar gaitezke, metroaren zerbitzuaren bidez.
Ordutegia:
Aireportutik, 06:15etik 23:15era, 30 minuturik behin (azken irteera 0.00etan).
Harremanetarako: Telefonoa: (+34)946125555 Bizkaibus Linea A3247 Bilbo – Aireportua
Bilbon zaudenean, Getxora metroz sar zaitezke. Bilboko Metroak etenik gabeko zerbitzua eskaintzen du udalerriraino.
Getxok honako metro-geltokiak ditu: - Areeta - Gobela - Neguri - Aiboa - Algorta - Bidezabal - Ibabengoa
Maiztasunak eta Getxora metroz heltzeko informazioa lortzeko:
Harremanetarako: Metro Bilbaoko Arreta emateko Telefonoa: (+34)946855000