

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.
Manuel Maria Smith XX. mende hasierako Getxon aztarna utzi zuten euskal arkitektoen belaunaldiaren adierazlea da. Smithek Bilboko gizartea oso ondo ulertzen zuen eta gizartearen nahiak bete zituen. Garai hartan bilbotarrek Ingalaterrako estiloa atsegin zuten kirolari, modari eta arkitekturari dagokionez.
Ibilbidea Neguriko tren geltokiaren plazan hasiko da. Leku hori oso egokia da, Neguriko auzoaren diseinuan trenbideko enpresariek lan sustapen handia egin baitzuten.
Manuel M. Smithekin batera Neguriko txoko politenak ezagutuko ditugu. Arkitekto horrek egindako diseinuari esker auzoak izaera hartu zuen, urte haietako euskal burgesek beraientzako diseinatutako lekua izan zelarik. Inguru honetako eraikin esanguratsuenak ikusiko ditugu, besteak beste Los Rosales egoitza, Karmengo eliza edo Eguzkialde jauregia (herrian “alkate andrearen etxea” izenarekin ezagunagoa dena)
MANUEL M.ª SMITH (1879-1956)
Manuel M. Smith Ibarraren familia Irlandatik Bilbora etorri zen XVIII. mendean. 1896an Manuel Madrilgo Arkitektura Eskolan ikasten hasi zen, eta hain zen ikasle ona ezen 1902an Alfontso XIII.ak ikasle onenaren saria eman baitzion.
Arkitektoen gremioan ospetsua izateaz gain, burges gorenak ere ordezkatzen zituen, bere abizenek gainerako bezeroen bezainbesteko prestigioa baitzuten. Arteen sustatzaile sutsua ere izan zen, eta hala, Operaren Lagunen Bilboko Elkartea sortu zuen eta Sozietate Filarmonikoko bazkide jabea izan zen.
Bere ibilbidea eta udalerrian egindako lana aintzatesteko, 1957ko abenduaren 14an Getxoko Udalak Areetako kale bati bere izena jarri zion.
Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?
Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…
Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.
Deskargatu:
Gehiago jakin nahi duzu?:
Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: