Deapiek Getxo eta getxotarrak ezagutzeko modu berri bat eskaintzen du, eta horretarako ibilbide kulturalak antolatu ditu, arkitekturan eta paisaian oinarrituta. Getxorekin lotura berezia izan duten 14 pertsonen istorioak ezagutuko dituzu.
Deapie zuretzako da, Getxoko bisitarientzako. Kostaldeko paisaia, arkitektura edo Bizkaia Zubia, Gizateriaren Ondarea, ezagutu nahi duzun horrentzako. Deapiek elementu osagarri bat gehitu dizu kaleetan zehar galtzeko gonbidapena eginez, getxotarra bazina bezala.
Eta zuretzako ere bada, getxotar horrentzako, zure herria maite duzun horrentzako: Badakizkizu zenbait istorio, tradizio eta espazio naturalak ere ezagutzen dituzu. Deapien aitonak edo amonak kontatutako istorioak aurkituko dituzu, eta harrituko zaituzten beste asko baita ere. Deapierekin posible da.