INGURUMENA
Txakur batzuekin, daukaten izaeragatik edota indarragatik, kontu handia izan behar da. Arraza hauetako txakurren bat badaukazu edo paseoan ateratzen baduzu, animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia eskatu beharko duzu Udaletxean edo Herritarren Arretako Bulegoetan.
Arraza arriskutsuak:
1. Pit Bull Terrier
2. Staffordshire Bull Terrier
3. American Staffordshire Terrier
4. Rottweiler
5. Dogo argentinarra
6. Fila brasildarra
7. Tosa Inu
8. Akita Inu
9. American Bully
10. Akita Americano
11.American Pitbull Terrier
12. Bandogg-American Bandogg Mastiff
Arraza garbi horiez gain, badira ere arraza horien eta beste arraza batzuen (arriskutsuak izan edo ez) arteko nahastea daukatenak. Talde honetan sartuko dira, era berean, arraza horietakoak ez diren arren, honako ezaugarri hauek dauzkaten txakurrak:
1. Gihar indartsuak, itxura ahaltsua eta sendoa, eite atletikoa, trebetasuna, kemena eta erresistentzia, nortasun gogorra eta adore handikoa; ile motza, buru handia, kubo itxurakoa eta mardula, garezur zabala eta handia, matrailezur handiak eta indartsuak, aho sendoa, zabala eta sakona, eta lepo zabala, gihartsua eta laburra.
2. Nortasun nabarmen erasokorra daukatenak, edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko, baldintza hauek bete behar dira:
LEHENENGOA: ALDEZ AURRETIK administrazio-lizentzia bat eskuratu behar da. Lizentzia hori eskatzailea bizi den udalerriko Udalak emango du. Horretarako beharrezkoa izango da ondoko betekizun hauek agiri bidez frogatzea, dokumentu ofizialean jasotzen diren moduan (lizentzia-eskaeraren inprimakia):
* Adinez nagusi izatea (NAN/AIZ/pasaportea indarrean).
* Ondoko arrazoi hauengatik inoiz kondenatua ez izana: giza hilketa; askatasunaren, osotasun moralaren, askatasun sexualaren eta osasun publikoaren aurkako lesioak, torturak, edo delituak; narkotrafikoko edo talde armatuko kide izatea; arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez izatea (zinpeko aitorpenaren inprimakia).
* Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ageri diren arau hauste larriengatik edo oso larriengatik zehatuta ez egotea (aurrekari penalen inprimakia).
* Ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea (ziurtagiri psikoteknikoa).
* Frogagiria, tasa (15 euro) ordaindua dagoela egiaztatzen duena, arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentziak izapidetzeagatik. Autolikidazioa Udaletxeko beheko solairuan Zerga Bilketako bulegoan ordaindu ondoren, Zerga Kudeaketako atalean entregatuko da, bigarren solairuan.
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa, hirugarrenei kalte egiteagatik, gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).
Azken dokumentu hori exijituko da arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea bazara.
BIGARRENA: Txakurraren jabeak IZENA EMATEKO eskaera egingo du, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan lizentzia eskuratzen duenetik 15 eguneko epean (izena emateko eskaeraren inprimakia).
Izena emateko eskaera egiteko, betekizun hauek dokumentu bidez frogatu beharko dira, agiri ofizialean jasotzen diren moduan:
* Eskatzailearen NAN.
* Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
* Txakurraren titulartasuna ziurtatzen duen dokumentua (pasaportea / osasun-kartilla ofiziala / REGIAren orria).
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa eta hirugarrenei kalte egiteagatik gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
Posta arruntez edo ziurtatua
Bidali idazkiak, eskabideak… etab. helbide honetara: Getxoko Udala - Foruak kalea 1
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48992
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa. RD 287-2002.pdf
Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa D 101-2004.pdf
44/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena 44-2020 Dekretua.pdf
50/1999 legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa Ley 50·1999.pdf
Udal ordenantza, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duena. Ordenanza ANIMALESDEFINITIVO.pdf
Txakurren aisiarako eremua Zona de esparcimiento para perros.pdf
Lizentzia-eskaera arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko DN.14 Solicitud de licencia de Tenencia de Animales Peligrosos.doc
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren zinpeko aitorpena DN.15 Declaracion Jurada de licencia para tenencia de animales potencialmente peligrosos.doc
Aseguru ziurtagiria DN.97 Certificado de seguro.doc
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak inskribatzeko eskaera animalia bizi ohi den udalerriko Udal Erregistroan DN.279 Solicitud de Inscripcion APP.doc