Tramiteak


ALDIZKAKOA EZ DEN UDAL LAGUNTZA

Kudeaketa Unitatea


GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena


Aldizkakoak ez diren laguntzak aldizkakoak ez diren udal-prestazio ekonomikoak dira. Laguntza horiek aparteko gastu zehatzei aurre egiteko behar besteko baliabideak ez dituzten Getxoko udalerriko bizilagunentzat dira, eta beharrezkoak direnak gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, ekidin edo arintzeko.
Finalista-izaera dute, eta eman diren xederako soilik bideratzen dira.
Udalaz gaindiko arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitako era guztietako prestazio eta baliabide sozialen izaera subsidiarioa dute, eta osagarria hala badagokio.
Lan-balorazioa eskatzen dute, bai eta onuradunaren parte-hartzea ere Gizarte Langilearekin erabakitako esku-hartze plan batean;

Eskakizunak


- Adinez nagusia izatea, beren kargu adin txikikoak dituzten adin txikikoen kasuan salbu.
- Getxoko udalerrian erroldatuta egotea gutxienez Laguntza eskaera egin baino 6 hilabete lehenago; adin txikikoak beren kargu duten kasuetan salbu eta 6 edo hilabete gehiagoz haurdun dauden emakumeen kasuan salbu, non erroldako antzinatasun-baldintza ez da eskatuko.
- Behar besteko diru-sarrerarik ez izatea dagokion laguntza-motan jasotzen diren gastuei aurre egiteko.
- Esku-hartze sozial integraleko planean parte-hartzea, gizarte-langilearekin adostuta (prestazioko izapidea gizarteratzeko prozesuaren jarduera bat gehiago da). Gizarte-langileak egoera txosten sozialaren bidez bermatuko du.

Dokumentazioa


Eskatzaileak eskaerarekin batera bidali beharko du, behar bezala formalizatuta, berari buruzko honako dokumentazio hau, bai eta bere bizikidetza-unitateko 18 urtez azpiko kideena ere:

a)Bitartekaritza-plataforma kontsultatzeko eta egiaztatzeko oposiziorik ezaren dukumentua, 16 urtetik gorako bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek sinatua, honako datu hauei buruzkoa:

1.Getxoko udala: Udalaren laguntza ekonomikoak jasotzea eta zenbatekoa

2.Bizkaiko Foru aldundia: Pentsioen eta laguntza ekonomikoen kontsulta, prestazio ekonomikoen ziurtagirien kontsulta, ondare mailaren kontsulta, Kontuen mailaren kontsulta. Ondasun higiezinen kontsulta.

3.Foru Aldundiak: Errenta mailaren (PFEZ) kontsulta

4.Katastroaren Zuzendaritza Nagusia:
Katastroko datuen kontsulta

5.Poliziaren Zuzendaritza Nagusia: Nortasun-datuen kontsulta.

6.GSIN: Prestazio sozial publikoen kontsulta.

7.Lanbide: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kontsulta, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri eta emplegu-eskatzailegaren ziurtagiria

8.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: Langabezia-prestazioen egungo zenbatekoen kontsulta, Langabezia-prestazioen aldiko zenbatekoen kontsulta, Langabezia- prestazioen egungo egoeraren kontsulta.
9.Gizarte Segurantzako Diruzaintza: Lan-bizitzaren kontsulta.

b)Familia-liburuaren fotokopia, eta/edo, hala behar izanez gero, zaintza edo babesa egiaztatzen duten agiriak, lehenago aurkeztu ez badu.
c)Banantzeko epaia eta Hitzarmen arautzailea edo, behar izanez gero, banantzeko demanda, lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketaren kopia
d)Etxeko alokairuaren kontratua (Alokairu-kontratua, bigarren alokairuko kontratua, apopilotza.
e)Laneko kontratua eta uneko urteko nomina guztiak edo diru-sarreren erantzukizunpeko adierazpena.
f)Enplegu-eskatzailearen ziurtagiria 16 urtetik gorako guztientzat, salbu eta prestakuntza prozesuetan jarraitzen badute.
g) Dirulaguntza helbideratzeko bankuko dokumentua eta dagokionean banku atxekipena.
h)Bankuko saldoak eredu normalizatuaren arabera eta bi hilabeteko bankuko aldaketak
i)Gastuen fakturak edo aurrekontuak (laguntza gastu horietarako eskatuko da).
j)Premia-egoera bermatzen duen beste edozein agiri eta/edo Gizarte-langileak eskatutako agiriak egoera egiaztatzearren.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48993

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Romo

Posta kodea:48930

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Hiru hilabete

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Eskaera ezestea

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


2024ko Getxoko Udaleko Gizarte-laguntzen irizpideak eta onuradunak bete beharreko baldintzak AMNP 2024.pdf

Erantsitako agiriak


Aldizkakoak ez diren udal laguntzetarako eskaera DN.239 Solicitud de Ayudas Economicas No Periodicas Municipales.doc

Informazioa datuak kontsultatu eta egiaztatzeari buruz - Aldizkakoak ez diren udal laguntzak DN.335 Consulta y verificacion de datos - AMNP.doc

Ordezkatzeko baimena ematea (Gizarte-Kohesioa). Prestazio ekonomikoak DN.410 Otorgamiento de representacion (Cohesion Social). Prestaciones economicas.doc

Banku helbideratzeko orria Gizarte Zerbitzuetarako. Prestazio ekonomikoak DN.316 Hoja de domiciliacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc

Gizarte Zerbitzurako banku dokumentazioa. Prestazio ekonomikoak DN.223 Documentacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Jatorrizko herriko higiezinak DN.426 Declaracion responsable para SS - Bienes del pais de origen.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Diru-sarrerak DN.427 Declaracion responsable para SS - Ingresos.doc

Zirutagiria Gizarte Zerbitzuetarako - Erkidegoaren Administrazioa DN.428 Certificado para SS - Administración de la Comunidad.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Enplegatzailea DN.430 Declaracion responsable para SS - Empleador.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Langilea DN.429 Declaracion responsable para SS - Empleado.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Etxebizitza-errentaria DN.431 Declaracion responsable para SS - Arrendatario de vivienda.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Izatezko bikotea DN.432 Declaracion responsable para SS - Pareja de hecho.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +