ESTATISTIKA
Hau egiten da pertsona bat bizi den udalerrian erroldatuta ez dagoenean eta udalerrian alta ematea erabakitzen duenean beste udalerri bateko erroldatik etorri gabe, bai lehenago udalerrian bertan erroldatuta egon zelako baina epe batean ez delako erroldatuta agertzen bai beste udalerri batera joan delako eta bizileku-aldaketa garaiz egin ez duelako.
Erroldatzeko eskaera ezin du hirugarren pertsona batek egin eta beti interesatuak egin behar du, lehen pertsonan, salbu eta familiako erroldatzeetan, kasu horretan ama edo aita batek egin dezake.
Espainiako lurraldean bizi den espainiar edo atzerritar oro bizi ohi den udalerrian erroldatuta egon behar da.
Udal errolda administrazioaren erregistro bat da, eta bertan udalerriko biztanleak ageri dira. Haien datuek frogatzen dute udalerrian bizi direla eta ohiko egoitza bertan dutela. Datu horietaz egiten diren ziurtagiriak dokumentu publiko eta fede-emaile izango dira administrazioaren ondorio guztietarako…
Erroldatuta egoteak ematen ditu, besteak beste, hautatzeko eta hautatua izateko eskubidea, udal zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (esaterako, Udaleko kirol instalazioak), Udalak ematen dituen bekak eta laguntzak jasotzeko eskubidea, etab.
Erroldatzea helbide bati dagokio beti.
*PMH.-1 ereduko Errolda-orria
*Beste udalerri batean erroldatuta egon ez izanaren inprimakia
*Etxebizitza egiaztatzen duen agiria (OHZ erreziboa, eskritura, alokairuaren kontratua edo baimena).
*Eskatzailearen NAN-IFZ txartela eta fotokopia
*Errolda-baimena, jabeak edo etxebizitzan erroldatuta agertzen den errentamendu-kontratuaren titularrak sinatuta.
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
Telefono arreta-zerbitzua
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa:944660000
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Estatistika Sailaren Arauak erroldak biltzeko eta helbide aldaketak izapidetzeko NORMAS DPT ESTADISTICA.doc
2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Toki-Erakundeetako Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen duena, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaz onetsia Real Decreto 2612-1996 de 20 de diciembre, por el que se modifica el Reglamento de Población y Demarcación Territorial de las Entidades Locales.pdf
Alta-agiria biztanleen udal erroldan egoitza aldatzeagatik DN.02 Documento de alta por cambio de residencia en el Padron Municipal de Habitantes.doc
Erroldatzeko baimena DN.01 Autorizacion de empadronamiento.doc