ZERBITZU OROKORRAK
Abenduaren 23ko 35/1994 Legearen bidez Kode Zibila aldatu zen, alkateak edo eskuordetzen duen zinegotziak ezkontza zibila egitea baimentzeko gaietan.
Alkateak ezin badu eskumen hori bete, ez dagoelako edo beste arrazoiren batengatik, berak beren beregi izendatzen dituen Gobernu Batzarreko zinegotziek egingo dituzte betebehar horiek.
Ezkontzak hileko hirugarren eta laugarren larunbatetan egingo dira, 12:00etatik 13:30era, abuztuan izan ezik (honelako ospakizunetarako ez baita lan hilabetea). Egun batean euskarazko edo ele bitako ezkontza guztiak eta bestean gaztelaniazkoak egingo dira
*Bikotekide bat gutxienez erroldatuta egotea, eta eskaera egin zuenetik urtebeteko antzinatasuna izatea.
Getxoko erroldan epe luzean izena emanda egon izan bada, nahiz eta gaur egun ikasketengatik, lanagatik eta abarrengatik ez egon, ohi ez bezalakotzat onartu egingo da, baldin eta gurasoak oraindik Getxon erroldatuta badaude.
*Ezkontza zibilaren eskabidea.
*Ezkontide bien NAN-IFZ txartelen fotokopiak.
*Lekuko bien NAN-IFZ txartelen fotokopiak.
*Erregistro Zibileko baimenaren justifikazioa (behin-behinekoa).
*ONDORENGO AGIRIAK, baina ezkontza izan aurretik, ezkontza zibila baimentzen duen epaitegiaren autoa.
Barne Erregimena
Foru Kalea 1, lehenengo solairua (Udaletxea)
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48992
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
2004. urteko irailaren 21eko 5901 Dekretuak 2003ko ekainaren 18ko 3445 Dekretuaren hirugarren ataleko 1. irizpidea aldatzen du, eta gaztelaniaz eta euskarazko ospakizunak bereizten dira, egun batean hizkuntza batean ospatzen dira eta beste batean bestean D 5901-2004.pdf
2005eko urriaren 3ko 5122 Dekretua, ezkontza zibilak egiteko ezarritako ordutegia aldatzen duena; horrela, lehenengo ospakizunaren ordua aurreratu egin da, eta ondorioz azkena (12:00etatik 13:30era) D 5122-2005.pdf
2003. urteko ekainaren 18ko 3445 Dekretua. Abenduaren 23ko 35/1994 Legearen bidez Kode Zibila aldatu da ezkontza zibilean alkateen edo eskuordetutako zinegotzien baimen-emaile arloan. D 3445-2003.pdf
Ezkontza zibilerako eskaera DN.37 Solicitud de celebracion de matrimonio civil.doc