Tramiteak


BAIMEN-ESKAERA SAN NIKOLAS APARKALEKUKO PLAZAK IBILGAILU AUTOMOBILENTZAT ERABILTZEKO

Kudeaketa Unitatea


ONDAREA

Deskribapena


Baimena da.

Baimenaren iraupena bi (2) urtekoa izango da, kontratua formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori bi urtez (2) luzatuko da, hau da, gehienez ere 4 urtez.

Banakako prezio-tasa dago lurzati bakoitzerako, eta OHZ ordaintzen da.

Nahitaezko fidantza ezartzen da, tasaren BI (2) HILEKO ZENBATEKOA dirutan dena.

Eskakizunak


- Pertsona fisikoa izatea.
- Adinez nagusia izatea.
- Getxon erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunaz, eskabideak aurkezteko epea irekitzen duen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta helbidea dagokion aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan egotea (III. ERANSKINA); edo data horretatik aurrera urtebete baino gutxiagoko epean, etxebizitza bat eskuratu izana eragin-eremuaren barruan, non behar bezala erroldatuta egongo den, etxebizitzaren salerosketa-eskritura publikoaren bidez egiaztatuko dena.
- Gidabaimena indarrean izatea.
- Turismo-ibilgailu baten edo baliokide baten titularra edo erabiltzaile esklusiboa izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ondorioetarako. Ibilgailua eskatzailearen titulartasunekoa ez bada, egiaztatu egin beharko du ibilgailua ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena dela, edo renting-a, enpresa-ibilgailua edo antzekoa dela.
- Indarreko legerian ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun-kausaren batean sartuta ez egotea.

Dokumentazioa


DN.200 Aparkaleku-eskaera – San Nikolas plaza

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


AEB

Administrazio Elektronikoko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

PERTSONA FISIKOAK: Eskatzaileetako batek ez badu sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta/edo beharrezko bitarteko elektronikorik, prozeduraren ondoriozko jarduketa elektronikoak baliozkotasunez funtzionario publiko batek egin ahal izango ditu sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Horretarako, beharrezko bitarteko elektronikorik ez duen interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta berariazko baimena emango du jarduera horretarako.

Web: https://www.getxo.eus/aeb

Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Indarrean dagoen araudia


Ibilgailu automobilen San Nikolas aparkaleku-plazak erabiltzeko baimena emateko administrazio baldintza berezien agiria Administrazio baldintza berezien plegua eta eranskinak.pdf

Erantsitako agiriak


Aparkaleku-eskaera - San Nikolas Plaza DN.200 Solicitud plaza de aparcamiento - Plaza San Nicolas.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +