Tramiteak


GETXO UDALERRIAN GIZARTE KOHESIO ARLOAN DIHARDUTEN ERAKUNDE/ENTITATEENTZAKO HITZARMEN - DIRULAGUNTZA ZUZENA

Kudeaketa Unitatea


GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena


Hitzarmen edo dirulaguntza zuzenaren helburua da indarrean dagoen udal aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza bideratzea erakunde onuradunaren alde, bai eta erakunde onuradunak bere gain hartutako baldintzak nahiz konpromisoak finkatzea ere, Dirulaguntzen Lege Orokorrean, Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

Eskakizunak


Dirulaguntzen erakunde hartzaileek hurrengo hauek beteko dituzte:

-Oinarri arauemaileak onesten diren egunean dagokien erregistro publikoan erregistratuta egotea erakunde gisa.

-Getxoko Udalarekin eta Ogasun Publikoarekin (Forukoa edo Estatukoa) dituen zerga- betebeharrak egunean izatea, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.

Erakundeek ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako inguruabarren batean badaude. Halaber, ezingo dute parte hartu sexuarengatiko diskriminazioa dela-eta administrazio-zehapena edo penala betetzen ari diren erakundeek edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen babesean ebazpen honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratzeko debekua dutenek.

Dokumentazioa


a) Eskabide normalizatua (DN 332 Eskaera Gizarte-Kohesiorako dirulaguntza zuzena).
b) Erakunde/entitatearen Proiektua.
c) Eskaera egingo duen ordezkariaren NANaren/AIZaren fotokopia.
d) Erakunde/entitateko IFKren fotokopia.
e) Erakunde/entitateko estatutuen fotokopia.
f) EJko elkarteen erregistroan, udal-erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda izanaren inskripzio-ziurtagiriaren fotokopia.
g) Justifikatzeko (DN 333 Gizarte-Kohesiorako dirulaguntza zuzenaren justifikazio-kontu sinplifikatua).
h) Garatutako jardueren txostena.

Eskaera egin aurreko bi urteetan Udalaren antzeko dirulaguntza jaso duten erakunde eta entitate guztiek ez dituzte berriro aurkeztu beharko aldaketarik izan ez duten agiriak.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


AEB

Administrazio Elektronikoko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)

Tramitazioa

PERTSONA FISIKOAK: Eskatzaileetako batek ez badu sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta/edo beharrezko bitarteko elektronikorik, prozeduraren ondoriozko jarduketa elektronikoak baliozkotasunez funtzionario publiko batek egin ahal izango ditu sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Horretarako, beharrezko bitarteko elektronikorik ez duen interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta berariazko baimena emango du jarduera horretarako.

Web: https://www.getxo.eus/aeb

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Hiru (3) hilabete, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen denetik aurrera.

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Dirulaguntzaren eskaera ezestea.

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa Ley 38_2003 de 17 de noviembre General de Subvenciones..pdf

887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena Real Decreto 887_2006 Reglamento de la Ley 38_2003.pdf

4/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa, Fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onartzen duena DECRETO FORAL 4_2013 Reglamento por el que se regulan las Obligaciones de Facturación..pdf

Getxoko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra, 2021eko abenduaren 23ko Osoko Bilkurak onartua Getxoko udalaren dirulaguntzen Ordenantza.pdf

Getxoko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2020-2023 Getxoko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.pdf

Erantsitako agiriak


Eskaera - Gizarte-Kohesiorako dirulaguntza zuzena DN.332 Solicitud ayuda directa Cohesion Social - Anexo I.doc

Gizarte-Kohesiorako dirulaguntza zuzenaren justifikazio-kontu sinplifikatua DN.333 Cuenta justificativa de ayuda directa Cohesión Social - Anexo II.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +