UDALTZAINGOA
Txartelak laugarren kategoriako armetarako, arma motaren arabera:
A TXARTELA (bost urteko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimitu bidez abiarazten diren armak, eskopetekin parekatu gabeak:
- Karabinak eta pistolak – tiro semiautomaikoa eta errepikapena.
- Akzio bikoitzeko errebolberrak
2) Kirol-aisialdian erabiltzeko armak, tiro automatikoarekin. Airsoft edo Paintball.
A MOTAKO txartelek gehienez ere bost urteko indarraldia dute, eta ondoren berritu egin behar dira. Ezin izango dira mota horretako sei arma baino gehiago eduki.
B TXARTELA (balio iraunkorra)
1) Aire edo gas konprimitu bidez abiarazten diren armak, eskopetekin parekatu gabeak.
- Karabinak eta pistolak – Arima laua edo marraduna eta tiro bakarrekoa.
- Akzio sinpleko errebolberrak.
2) Kirol-aisialdian erabiltzeko armak, malguki edo eragingailu bidez martxan jartzen direnak. Airsoft edo Paintball.
Eskatzaileak:
- Adin nagusiko pertsona fisikoak.
- 14tik 18 urtera arteko pertsona fisikoak, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimenarekin.
- Eskatutako dokumentazio guztia aurkeztea.
- Zigor-aurrekaririk ez izatea.
- Trebetasun psiko-fisiko egokiak dituela egiaztatzea, armak erabiltzean bere buruari edo besteei kalterik sortuko ez diola egiaztatzeko.
Arma bati lehenengo aldiz ALTA ematen zaion kasuetan, ezinbestekoa izango da honako dokumentazio hau aurkeztea A Txartela edo B Txartela eskuratzeko:
• Eskatzailearen edo ordezkariaren NAN edo AIZ txartela (originala eta kopia)
• 4. kategoriako armen txartel-eskaera (DN.344)
• Armaren jabetza eta ezaugarriak jasotzen dituen faktura, bereziki ezaugarri hauek: marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie-zenbakia (originala eta kopia).
• Ez daukat fakturarik. 4. kategoriako armen jabetza-adierazpena (DN.346)
• Zigor-aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria. Baimena datuak kontsultatzeko edo egiaztatzeko – Lizentzia 4. kategoriako armetarako (DN.364)
• Trebetasun psiko-fisikoaren txostena, sei hilabeteko indarraldia duena.
• Arma (Udaltzaingoaren Administrazio Unitatean erakutsi beharko da, armaren datuak egiaztatzeko).
Txartelaren edo armaren EGOERA ALDATZEN den kasuetan:
• Txartela berritzea.
1. Gaur egungo txartela
2. Titularraren NAN edo AIZren kopia, partikular bati erosiz gero edo txartela berrituz gero. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
3. Trebetasun psiko-fisikoaren txostena, sei hilabeteko indarraldia duena.
4. Zigor-aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria. Baimena datuak kontsultatzeko edo egiaztatzeko– Lizentzia 4. kategoriako armetarako (DN.364)
• Txartela bikoiztea, galdu izanagatik
1. Salaketa txartela galdu izanagatik.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma galtzea
1. Salaketa arma galdu izanagatik.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma suntsitzea
1. Arma Guardia Zibilaren Arma Kontu-Hartzailetzan (Arene 6, Algorta) utzi izanaren frogagiria
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Etxebizitza aldatzea
1. Errolda-ziurtagiria.
2. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
• Arma eskualdatzea (eskuratzailearen identifikazioa)
1. Partikular bati erosi baldin bazaio, titular berriaren NAN edo AIZ
2. Aurreko titularraren NAN edo AIZ (kopia).
3. Armaren txartel originala
4. Armei lotutako komunikazioak eta berritzeak (DN.345)
Adingabeak: Eskatutako dokumentazio guztia adingabearen izenean egongo da, zigor-aurrekarien eskaria izan ezik.
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea (gomendatzen da aldez aurretik hitzordua hartzea)
Alango 25
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Hitzordua eskatzea gomendatzen da telefonoz edo emailez: 944660200 / administrazioa.polizia@getxo.eus
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48992
Izapidetzeko eskumena duen administrazio edo erakundearen erregistro elektronikoan eskaera sartu eta hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena.
Ezestekoak
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Arma Araudia, urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuak onartua RD137 de 1993 Reglamento de armas.pdf
Abenduaren 27ko INT/2860/2012 Agindua, airsoft eta paintball aisialdi kirol jardueretan erabili daitezkeen zenbait armari aplikatu beharreko araubideak ezartzen duena Orden INT 2860 de 2012.pdf
Eskaera 4. kategoriako arma-txartelerako DN.344 Solicitud de tarjeta armas de 4ª categoria.doc
Berritzea eta armen inguruko jakinarazpenak DN.345 Renovacion y comunicaciones en materia de armas.doc
4. kategoriako armen jabetasun-aitorpena DN.346 Declaracion de propiedad armas 4ª categoria.doc
Informazioa datuak kontsultatu eta egiaztatzeari buruz - Lizentzia 4. kategoriako arma-txartelerako DN.364 Consulta y verificacion de datos - Licencia para tarjeta armas 4ª categoria.doc