Tramiteak


PARTZELAZIORAKO LIZENTZIA (LUR-BANAKETA)

Kudeaketa Unitatea


Hirigintza

Deskribapena


Hirigintzako partzelazioa da, honako ondorio zuzen edo zeharkako hau dakarren edo duen egintza oro: edozein lurzoru-motatan, orube, partzela, finka edo lursailak bi sortatan edo gehiagotan edo finka berri eta independenteetan aldiberean edo segidan banatzea, baldin eta handik ateratako sortak edo finkak ondorengo lekuetan kokatuta badaude, guztiz edo zati batean:
• a. Hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria.
• b. Lurzoru urbanizaezina, edozein sorta, unitate edo finka berri edo independente batek nekazaritza-legeriak preskribatutakoa baino azalera txikiagoa duenean gutxieneko unitate-izaerarekin, edo beharrezko azpiegitura edo zerbitzu kolektiboak dituenean edo haiek izateak aurreikusten denean ekainaren 30eko 2/2006 Legearen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoaren, 28. artikuluak aipatutako jarduera eta erabileretarako, edo, nolanahi ere, haren urbanizazioa ekar dezakeena.
IZAPIDEA.
Prozedura arrunteko esku-hartzeko araubidea ezarri dira

Dokumentazioa


1.- Dokumentazio orokorra.-
1.1.- Prozedura Arrunteko inprimaki normalizatua.
1.2. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren identitatea justifikatzen eta ordezkaritza horren akreditazioa justifikatzen duen dokumentazioa.
2.- Berariazko dokumentazioa:
2.1.- Partzelazio-lizentzia eskuratzeko:
- Partzelatu edo bereizi beharreko lursailaren kokapen-planoa.
- Partzelatu edo bereizi beharreko hasierako lursailaren plano topografikoa, azalerarekin.
- Eskaeraren xede den lursaileko eskrituraren fotokopia.
- Lursailaren plano topografikoa, azalerekin, proposatutako partzelazio edo bereizketarekin.
- Proposatutako partzelazio edo bereizketaren eskritura edo proformako eskritura.
2.2.-Partzelazio-lizentzia lortzen denean
- Partzelazioa gauzatu den dokumentu publikoa:
Aurkezpena lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barnean egingo da, eta epe hori behin bakarrik eta behar bezala justifikatuta luzatu ahalko da. Sei hilabeteko epea izango da lurzoru urbanizaezina denean.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea igarotze hutsak eta, hala badagokio, luzapenarenak, lizentziaren iraungitzea erabakiko du eta hala adieraziko da interesatutako pertsonen entzunaldia egin ostean.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Hiru hilabete dira espedientea izapidetzeko eta ebazteko epea

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Epe horretako berariazko ebazpena ez emateak ezeste-ondorioak ditu

Indarrean dagoen araudia


2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf

Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm

2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen Testu Bategina onartzen duena Real Decreto Legislativo 2-2008, de 20 de junio, Texto Refundido Ley de Suelo.pdf

Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretua, Jabetza Erregistroan hirigintzako egintzak inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea burutzeko araudiari osagarri zaizkion arauak onartzen dituena. RD 1093-1997.pdf

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituena L 7-1985.pdf

Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf

Erantsitako agiriak


Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc

Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +