GIZARTE ZERBITZUAK
Gobelaurre Boluntariotza Zentroa udal-eraikinaren helburua beren lana Getxoko udalerrian burutu eta beren gizarte-jardueraren oinarrizko garapenerako (antolaketa eta mantentze-lana, adibidez) lokala behar duten Getxoko Udalaren erakunde laguntzaileak bultzatzea da.
Beraz, gizarte-ekimenaren lana bultzatu nahi da, batez ere gizarte-ekintzaren alorrean lan egiten duten Getxoko hainbat elkartek parte hartu ahal izango duten espazio eta baliabideak antolatuz, betiere, dokumentu honetan biltzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Jarduera hauek ezin izango dira burutu: oro har, jendearentzat irekiak diren zerbitzuak eskaintzea, produktuen salmenta, edo beste edozein jarduera ekonomiko edo material. Eta baita zarata, edo zaborra sortzen duten jarduerak edo zentroan egiten diren beste jarduerei traba egiten dietenak
Gobelaurre Boluntariotza Zentroa udal gizarte-zerbitzuen eskumen-esparruan lan egiten duten gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeei zuzenduta dago, betekizun hauek betetzen badituzte:
• Legez eratuta egotea
• Izaera juridiko propioa izatea
• Irabazteko asmorik ez izatea
• Behar bezala erregistratuta egotea Getxoko Udaleko edota Eusko Jaurlaritzako elkarte/fundazioen erregistro(et)an
• Gizarte Segurantza, zerga arlo (Ogasuna) eta Getxoko Udalarekiko (laguntzen justifikazioa, zorrak, etab.) betebeharrak egunean izatea
• Izaera sozialeko helburuak izatea, berdintasun, gizarte-justizia eta giza eskubideak erabat errespetatzeko irizpideetatik abiatuz
• Egitura ireki eta parte hartzaileak izatea, lan egitean gardentasun, parte-hartze demokratikoko irizpideak izatea, boluntario edota bazkideen koordinazio, erantzukidetasun eta protagonismoa sustatuz.
Kultura, kirol eta gazte izaerako entitateak eta alderdi politikoak araudi kanpo geratu dira, baita enpresa- eta sindikatu-elkarteak ere.
Erakundearen estatutuen fotokopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Dagokion erregistroko inskripzioaren egiaztagiriaren kopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Erakundearen ordezkaritza-organo(a)(e)k egindako aitorpena. Bertan, zuzendaritza batzordearen osaera eguneratua agertuko da (lehenago aurkeztu ez baldin bada).
Federazioek, konfederazioek, koordinakundeek, sareek edo oinarrizko elkarteen beste edozein osaera-organok aitorpen hau bidaliko dute osatzen duten elkarteetara, bertan barne hartuta horien izen-zerrenda.
Erakundeak eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago burututako jardueren memoria.
Erakundearen azken ekitaldiko memoria ekonomikoa.
Lokalaren erabilera lagako den urterako jardueren proiektua.
Erakundearen Erantzukizun Zibil (E.Z) eta Istripuen aseguruen kopia (Dokumentu hori lokala eman eta hilabetera aurkeztuko da).
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
Bi hilabete
Ezetza
Gobelaurre zentroaren lokalen erabilera lagatzeko deialdia Gobelaurre 2023.pdf
Urgull Zentroaren lokalen erabilera lagatzeko deialdia Urgull zentroa 2023.pdf
Lokalak esleitzeko eta erabiltaeko araubidea. Gobelaurre eta Urgull Araubidea - Regimen de utilización.pdf
Gobelaurreko lokalak lagatzeko eskaera - Aldi baterako egoitzak DN.19 Solicitud de utilizacion de locales del centro Gobelaurre-sedes temporales.doc
Eskaera lokalak erabiltzeko (Gobelaurre eta Urgull zentroak) - Aldi baterako ekintzak DN.330 Solicitud utilizacion locales (Gobelaurre eta Urgull zentroak) - Actividades temporales.doc
Eskaera lokalak erabiltzeko (Gobelaurre eta Urgull zentroak) - Noizbehinkako ekintzak DN.331 Solicitud utilizacion locales (Gobelaurre eta Urgull zentroak) - Actividades ocasionales.doc