Hirigintza
Lizentzien emakidarako prozedura arrunt edo sinplifikatu bidez izapidetu beharreko obrek, proiektu teknikoa eta obra-zuzendaritza behar badituzte, obrak amaitzerakoan lehen erabilerarako lizentzia eskatu eta lortu beharko dute, obretarako lizentzia-emakida arrazoitu zuten txosten teknikoetan adierazitako baldintzetan.
Edonola ere, higiezinen lehen erabilerarako baimen horien pean egongo dira eraikin baten erabilera orokorreko edo partzialeko aldaketetatik eta zabaltze-, birgaitze- eta eraikitze-obretatik eratorritako eraikuntzak eta instalazioak.
Lizentzia hori emango da behin egiaztatzen denean egindakoa aurrez emandako eraikuntzarako lizentziari egokitzen zaiola, euskarri gisa balio izan zion proiektuarekin egindako obra erkatuz, eta, aldi berean, aurreko obretarako lizentzian ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatuz.
Izapidetzea:
1.- Prozedura arrunta
Lizentzia-eskaera Hirigintza Unitatera bidaliko da, eta hark dokumentazio osoa aurkeztu den egiaztatuko du, eta obrak egiaztatuko ditu.
Abalen atxikipenik gabe ematen bada, aldi berean abala itzultzeko proposatuko da, aurreko obretarako lizentziaren baldintzak betez.
Eraikin independente asko badaude, lehen erabilerarako ondoz ondoko baimenak eman daitezke, udal-irizpide arrazoitu bidez, bakoitzaren eraikitzea amaitzen doan heinean
Hala badagokio
Obretarako lizentziaren titularrak egin beharko du eskaera
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.1.- Prozedura arruntaren inprimaki estandarizatua
1.2.- Etxebizitzaren estatistika-orria, hala badagokio.
1.3.-Eskatzailearen, sustatzailearen edo ordezkariaren nortasun-agiria, eta ordezkaritza horren egiaztapena.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ZEHATZA:
- Obren amaierako ziurtagiria, obretarako zuzendari teknikoak sinatutakoa eta dagokion elkargo ofizialak onetsitakoa, baldin eta emandako lizentzia babesten duen proiekturako nahitaezkoa bada.
- Obren amaierako ziurtagiria, obretarako zuzendari teknikoak sinatutakoa eta dagokion elkargo ofizialak onetsitakoa, baldin eta emandako lizentzia babesten duen proiekturako nahitaezkoa bada.
- Eraikinaren kokapen-planoa, paper-formatuan eta formatu digitalean, ur-eta saneamendu-zerbitzuen hargune ezberdinak adierazita utziz.
- Planoa eskalan, paper-formatuan eta formatu digitalean, erabilera eta jabari publikorako emana, hala badagokio, lurzorua behar bezala mugatuta utziz.
- Behin betiko kalifikazioaren zedularen fotokopia, babes publikoko etxebizitza-mota baterako bada.
- Erabilera eta jabari publikorako emandako lurzoruaren emakida-eskritura, hala badagokio.
- Telekomunikazioetako instalazioen txostena, behar bezala izapidetuta, hala badagokio.
- Argazkiak koloretan, ikuspuntu guztietatik.
- Beste dokumentu batzuk, dagokion obraren arabera, obretarako lizentzian zehaztuko direnak
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
Prozedura arrunta: Hiru hilabete
Eskaera aurkezten denetik erabakitzeko gehieneko epea amaitzean lizentzia emana dagoela joko da, jarraian adierazitako egintzetan salbu, aginduzko adostasun, onarpen edo baimen administratiboaren egintza espresa beharko dutenak, lurralde- eta hirigintza-antolamenduko legediaren arabera:
• Planta berriko eraikinen eta aurrez fabrikatutako eta antzeko instalazioen lehenengo erabilera, behin-behinekoak edo behin betikoak badira ere.
Kasu horietan, gehieneko epea amaituta ez bada erabaki espresik eman, eskaera egin duen interesduna legitimatuko du, isiltasun administratiboagatik atzera bota dezan.
Ezingo dira inolaz ere hartu, ezta isiltasun administratibo bidez ere, hirigintza-antolamenduarekin eta indarreko legediarekin bat ez datozen ahalmenak edo eskubideak
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm
Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf
Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf
Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc
Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc