Tramiteak


OBRETARAKO ETA/EDO JARDUERARAKO LIZENTZIAREN TITULARTASUN-ALDAKETAK

Kudeaketa Unitatea


Hirigintza

Deskribapena


Hirigintza-lizentzien titularrak beste pertsona bati igor diezazkioke lizentzia horiek, eta bi aldeek idatziz jakinarazi beharko diote Udalari; horrelakorik ezean, bi aldeak titularrarentzako sortutako erantzukizun guztien mende geratuko dira.
IZAPIDETZEA.
Aurretiko komunikazioaren erregimenaren mende.
• Aurretiko komunikazioa
Aurretiko komunikazioa agiri estandarizatu batean egin beharko da, jarraian zehaztutako den dokumentazio zehatzarekin batera, Udalean aurkeztuko dena; hark egiaztatuko du jarduera egintza komunikatu gisa izapidetu daitekeen eta dokumentazio osoa aurkeztu den.
Behin egiaztatuta, agiria onartuko da, eta eskaeraren kopia emango zaio interesdunari, onarpenarekin batera. Kopia horrek balioko du Administrazioa jakinaren gainean dagoela egiaztatzeko, eta eskatzailea gaituko du, xede duen jarduerari hasiera eman diezaion. Eskaeraren kopia jardueraren xede den lokalean erakutsi beharko da, edo obraren tokian.
Udaleko Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute, eta, hala badagokio, ikuskapeneko bisita egingo dute, jarduera komunikazioari eta ordenamendu juridikoari egokitzen zaizkion egiaztatzeko. Dokumentazioa eta/edo ikuskapeneko bisita aztertu eta gero, txostena igorriko da, hilabeteko epean, jarduera aplikaziozko araudiari egokitzen zaiola egiaztatuz

Dokumentazioa


1.- Dokumentazio orokorra.-
1.1.- Aurretiko komunikazioaren inprimaki estandarizatua
1.2.- Ordezkaritzaren egiaztagiria, hala badagokio (zuzenbidean onargarria den edozein bitarteko erabilita).
2.- Dokumentazio zehatza:
2.1.- Lizentziaren fotokopia edo eskaeraren kopia, indarrean, aurretiko komunikazioen kasuan, titularra aldatu nahi den kasuetan.
2.2.- Titular berriaren deklarazioa, atxikitako zamak eta erantzukizunak bere gain hartzen dituela adieraziz.
2.3.- Aurreko titularraren adostasun-egiaztagiria

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Indarrean dagoen araudia


2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen Testu Bategina onartzen duena Real Decreto Legislativo 2-2008, de 20 de junio, Texto Refundido Ley de Suelo.pdf

Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm

Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituena L 7-1985.pdf

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf

Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf

Erantsitako agiriak


Titularra aldatzeko baimena DN.270 Autorizacion para cambio de titular.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +