Tramiteak


SAILKATUTAKO JARDUERAK (AURRETIKO LIZENTZIAK ETA KOMUNIKAZIOAK)

Kudeaketa Unitatea


Hirigintza

Deskribapena


Jarduerak eta instalazio publiko edo pribatuak, ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak eragin ditzaketenak eta kalte horiek sortzeko arriskua ekar dezaketenak edo pertsonei eragozpenak sortzen dizkienak.
Izapidea:
1. Sailkatutako jardueraren aurretiazko komunikazioa:
Instalazioa prestatzeko obrak egitea beharrezkoa bada:
Instalazioa prestatzeko beharrezkoa baldin bada obrak egitea, baimena edukitzeko dagokion titulua beharko da (hirigintza-lizentzia edo aurretiazko komunikazioa).
Ez da lizentzia urbanistikorik eskatuko (aurretiazko komunikazioa nahikoa izango da) lokalak egokitzeko lanak egiteko, ondorengo hiru baldintzak betetzen badira:
- Jarduera komertzialak garatzeko edo abenduaren 26ko 12/2012 Legearen eranskinean (merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriak) zehaztutako beste zerbitzuetarako izatea.
- Lokalaren azalera osoa gehienez 750 metro karratukoa izatea.
- Lanek obra-proiektua idaztea ez eskatzea.
Egin beharreko obrak behin amaituta eta jarduera egiten hasteko komunikazioa aurkeztuta, jarduera hasi ahal izango da aurkezten den egunetik aurrera.
Instalazioa prestatzeko obrak egitea beharrezkoa ez bada:
Instalazioak lanean hasteko prestatuta badaude, sailkatutako jardueraren aurretiazko komunikazioa Udalean egin beharko da; edonola ere, beharrezko lizentzia edo baimen sektorialak eduki beharko dira. Aurretiazko komunikazioak aurkezten den egunetik aurrera jarduera hasteko ahalmena ematen du.
Prozedura horren bidez izapidetu beharreko jarduerak (3/98 Legea, II. Eranskina, B atala):
- Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak eta energia berriztagarria energia elektriko bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 KW-tik gorakoa edo 100 KW-koa edo baxuagoa baldin badute.
- Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak,…), baldin eta instalatutako potentzia osoa (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 KW baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, bernizatze-lana, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten dituzten tailerrak, Eranskin honetako a) atalean sartuta baitaude.
- A Eranskineko 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak edo -instalazioak.
- Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenak; sailkapen honetatik kanpo geratzen dira gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.
- Ibilgailuak zaintzeko lekuak.
- Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.
- Hotelak eta erresidentzia komunitarioak, adinekoen egoitzak, ostatuak eta halako etxeak.
- Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituztenak.
- Eranskin honetako A) atalean sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.
- Eraldaketa-zentroak.
- Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikorako zentroak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irrati-telegrafokoak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.
- Instalazio osagarriak:
. Galdara-gelak
. Airea girotzeko instalazioak
. Kamera hozkailuen instalazioak
. Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipoak eta instalazioak.
- Errauste-laberik gabeko hilerriak eta tanatorioak.
- Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen beste jarduerak.
2.Jarduera-lizentzia:
Instalazioa prestatzeko obrak egitea beharrezkoa bada:
Kasu horietan, dagokion obra-lizentzia eskatu aurretik, jarduera-lizentzia eskatu eta eskuratu beharko da.
- Jarduera-lizentzia:
Jarduera-lizentzia eskatu ondoren, egin nahi den jarduera hirigintza-plangintzako zehaztapenekin bat datorrela aurrez egiaztatuta, espedientea jendaurrean jarriko da 15 eguneko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta jarduera kokatuko den inguruko auzokoei jakinaraziko zaie. Espedientean osasun-txostena gordeko da, eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organora edo eskumeneko foru-organora bidaliko da, dagozkion neurri zuzentzaileak ezartzearren.
- Obra-lizentzia:
Instalazioa prestatzeko obrak egin behar badira, lan horiek dagokion hirigintza-lizentzian babestuta egon beharko dute. Kasu horretan, ezingo da obra-lizentziarik eman, harik eta jarduera-lizentzia eman arte.
- Jarduera hastea:
Jarduera hasteko, aurretiazko komunikazioa behar da, eskumeneko teknikariak emandako ziurtagiriarekin batera, jarduera eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla eta ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla ziurtatzeko.
Prozedura horren bidez izapidetu beharreko jarduerak (3/98 Legea, II. Eranskina, A atala):
- Erauzketa-jarduerak.
-I nstalazio nuklearrak eta erradiaktiboak.
- 100 KW-tik gorako potentzia instalatuta duten argindarra ekoizteko instalazioak.
- Industriak, oro har.
- Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.
- Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak,…), baldin eta instalatutako potentzia osoa (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 KW-koa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.
- Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).
- Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.
- Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gora badu.
- Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.
- 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraungo badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.
- Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.
- Arrain-haztegiak.
- Abere-hiltegiak.
- Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.
- Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
. 300 lagun edo gehiagorentzako lekua izatea.
. lau ohmeko karga estandarrerako 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.
- 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.
- Etxeko abeltzaintza-jarduerak; alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.
- Errauste-labeak.
- Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen beste jarduerak.

Eskakizunak


Hala badagokio

Dokumentazioa


AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:
Kasu guztietan dokumentu hauek aurkeztuko dira:
1.1.- Dagokion eskaeraren inprimaki normalizatua: Aurretiazko Komunikazioa edo Prozedura Arrunta.
1.2.- Kasu bakoitzean aplika daitekeen legedia sektorialak eskatutako baimenak. Baimenarekin batera, hala behar izanez gero, titularraren eta/edo eskatzailearen aitorpena aurkeztuko da, eta, bertan, adieraziko da baimena eskuratutako dokumentazioa Udalean eskaerarekin batera aurkeztutakoaren berdin-berdina dela.
1.3.- Eskatzailearen, sustatzailearen edo ordezkariaren identitatea justifikatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritza horren ziurtapena.
1.4.- Dagokion lagapena edo baimena, jarri nahi den jarduerarekin jabari publikoa okupatu edo erabili behar bada.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
Sailkatutako jardueraren Aurretiazko Komunikazioa behar duten jardueretarako (3/98 Legea, II. Eranskina, B Atala):
- Memoria bat: bertan jarduera deskribatu behar da eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak. Halaber, eskumeneko teknikariak sinatutako memoria aurkeztu behar da; memoria horretan ondorengoak deskribatuko dira: ezarri nahi den jardueraren deskribapena, eta zaratak eta dardarak zuzentzeko eta gas solidoak eta likidoak husteko eta/edo ingurumen-osasunaren aurkako beste edozein arrazoi konpontzeko neurri zuzentzaileak. Era berean, justifikatuko da esku-hartzearekin irisgarritasunaren inguruan eta Eraikuntzako Kode Teknikoko SI oinarrizko agirien (gehienez baimendutako edukiera) eta SUA agirien inguruan indarrean den legedia betetzen dela. Lokala deskribatzen duten planoak, instalazioen xehetasun eta guzti, kokalekua, instalatutako potentzia (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta), husteko bideak, e.a. azalduko dira.
- Kale-izendegiaren planoa, krokisa edo fotokopia (edo Uda oinarri kartografikoarena); bertan, jarduera non egin nahi den agertuko da, Udalaren kale-izendegian agertzen den helbidearekin.
- Aurrekontu xehatua, hala badagokio.
- Eskumeneko teknikariak egindako ziurtagiria, jarri nahi den jarduerak aplika dakiokeen hirigintza-araudia betetzen duela ziurtatzeko.
- Jardueraren titularraren deklarazioa; bertan adieraziko da jarduera noiz hasiko den, aurkeztutako dokumentazioan jasotako neurri zuzentzaileak betetzeko konpromisoa eta Udaleko zerbitzu teknikoei ikuskaritza-lanak errazteko eta, behar izanez gero, haiek ikusitako hutsuneak zuzentzeko hartutako konpromiso formala. Hutsune horiek jakinarazi ondoren konponduko dira.
- Erantzukizun zibil orokorreko asegurua, ustiapen-motaren araberakoa; jarduera abian den bitartean indarrean izango da.
- Eskumeneko teknikariak emandako ziurtagiria; bertan egiaztatuko da jarduerak eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla eta ingurumen-arloko baldintza guztiak betetzen dituela, barne sartutakoak edota ingurumen-inpaktuaren aitorpenean jasotakoak.
Jarduera-lizentzia behar duten jardueretarako (3/98 Legea, II. Eranskina, A Atala):
1. Jarduera-lizentzia eskuratzeko:
- Jarduera eta berritzeko lanen proiektua, hala badagokio, eskumeneko teknikariak idatzia eta sinatua. Proiektuan gutxienez honako hauek jasoko dira: Memoria bat: bertan jarduera deskribatu behar da eta zaratak eta dardarak zuzentzeko eta gas solidoak eta likidoak husteko eta/edo ingurumen-osasunaren aurkako beste edozein arrazoi konpontzeko neurri zuzentzaileak. Era berean, justifikatuko da esku-hartzearekin irisgarritasunaren inguruan eta Eraikuntzako Kode Teknikoko SI oinarrizko agirien (gehienez baimendutako edukiera) eta SUA agirien inguruan indarrean den legedia betetzen dela. Lokala deskribatzen duten planoak, instalazioen xehetasun eta guzti, kokalekua, instalatutako potentzia (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta), husteko bideak, e.a. azalduko dira.
- Jarduera ezartzearen gaineko aurrekontu xehatua, hala badagokio.
- Erantzukizun zibil orokorreko asegurua, ustiapen-motaren araberakoa; jarduera abian den bitartean indarrean izango da.
- Ingurumen-inpaktua ebaluatzea eskatzen duten proiektuen kasuan, ingurumen-inpaktuaren inguruko azterketa aurkeztu beharko da.
2. Jarduera hasteko, Aurretiazko Komunikazioaren bidez izapidetzeko:
- Eskumeneko teknikariak emandako ziurtagiria; bertan egiaztatuko da jarduerak eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla, ezarritako neurri zuzentzaile guztiak bete dituela eta, bereziki, soinu-erreproduzigailu ekipoen mugak justifikatuko ditu enpresa espezializatuaren bidez (horiek egonez gero).
- Obra-amaierako ziurtagiria eta likidazioa, azken plano eta guzti, behar izanez gero.
- Gehieneko edukiaren ziurtagiria, behar izanez gero.
- Aireko zarataren aurreko isolamendu orokorraren ziurtagiria, hala badagokio, enpresa espezializatuak egina (ENACen zigilu eta guzti).
- Erantzukizun zibil orokorreko asegurua, ustiapen-motaren araberakoa; jarduera abian den bitartean indarrean izango da.
- Erantzukizun-aitorpena.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo

Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta

Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Hirigintza (SOILIK Aldez aurreko komunikazioak aurkezteko)

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

- Algortako Herritarren Arreta Bulegoa (Torrene 3): astelehen, asteazken eta ostiraletan / Areetako Herritarren Arreta Bulegoa (Las Mercedes 13): astearte eta ostegunetan

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48992

Telefonoa:944660160

E-maila:hirigintza@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Prozedura Arrunta: SEI HILABETE.
Aurretiazko Komunikazioa: Aurretiazko komunikazioa aurkeztearekin Udalak ez du berariazko ebazpena emango. Dena den, aurkezten den egunetik aurrera, obrak egin ahal izango dira edota jarduera abian jarri; edonola ere, aplika daitekeen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira, komunikazioa egin duenaren erantzukizunpean

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Lizentzia eman dela ulertuko da kasu hauetan izan ezik: ingurumen-organoak kontrako txostena jakinarazi eta Udalak hori gauzatzeko duenean.
Inola ere ezingo dira eskuratu, ez eta administrazio-isiltasun positiboaren bidez ere, hirigintza-antolamenduarekin eta indarrean den legeriarekin bat ez datozen ahalmenak edo eskubideak

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm

Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituena L 7-1985.pdf

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra L 03-1998.pdf

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf

Establezimenduak irekitzeko lizentziaren bidezko Tasa arautzen duen Ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Abenduaren 26ko 12/2012 Legea, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa Ley 12-2012, de 26 de diciembre, de medidas urgentes de liberacion del comercio y de determinados servicios.pdf

Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf

Erantsitako agiriak


Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc

Jarduera hasi aurreko erantzukizun aitorpenaren dokumentua DN.271 Declaracion responsabilidad ejercicio de actividad.doc

Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +