Fakturak Sartzeko Puntu Nagusia funtzionaltasun guztiekin ezarriko da, faktura elektronikoa sustatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Fakturak jaso, kontsultatu eta sortzeko bitartekoak zehaztuko dira jarraian:
Autentifikazio gabeko zerbitzuak | Autentifikazioa eskatzen duten zerbitzuak (ziurtagiri elektronikoa) |
Izenpe ef4ktur doako programaren bitartez faktura sortu eta programa beretik aurkeztu ahalko da, posta elektronikoaren bidalketa-metodoa konfiguratu gabe. Faktura hala aurkezteko, nahitaezkoa da Izenpe Ef4ktur softwarearen azkeneko bertsioa izatea.
Faktura elektronikoak posta elektronikoz bidal daitezke honako helbide elektronikoren batera: efaktura@getxo.eus / efactura@getxo.eus. Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.
1.- 2019. urtean bi kasu hauetan bakarrik sartuko da faktura elektronikoa aurkezteko obligaziotik salbuetsia egoteko aukera:
- Faktura pertsona fisiko batek egiten badu
- Faktura pertsona juridiko batek egiten badu eta 5.000,00 euro edo gutxiagokoa bada
Aipatutako bi kasuetan faktura elektronikoa nahiz betiko faktura, paper-formatukoa, aurkeztu ahalko dira, lehenengo aukera gomendatzen den arren.
2.- 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 25/2013 Legearen 4.1. artikuluan aipatzen diren erakundeek, baldin eta Getxoko Udalari edo bere erakunde autonomoei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu badizkiete, nahitaez erabili beharko dituzte faktura elektronikoak eta dagokion Fakturak Sartzeko Puntu Nagusiaren bidez aurkeztu, fakturatuko zenbatekoa gorabehera.
Alabaina, administrazio horiei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu dizkien beste edozein hornitzailek faktura elektronikoak egin eta igorri ahalko ditu lehentasunez; Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek horretarako beharrezkoak diren bitartekoak eta arreta emateko konpromisoa hartzen dute.
3.- Fakturen formatua : Facturae versión 3.2, edo Facturae versión 3.2.1 izan beharko da.
4.- Garrantzitsua: Hornitzailearen helbide elektronikoa nahitaez sartu behar da faktura elektronikoan; bestela, atzera botako da.
5.- Era berean, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera faktura elektronikoak erregistratzeko, adjudikatutako kontratuari atxikitako kontabilitate-erreferentzia sartu beharko da.
Datu hori faktura elektronikoaren “Espedientea” eremuan zehaztuko da. Webgunean, “kontratuen kontabilitate-erreferentzien kontsulta” atala dago eta adjudikatutako kontratuen zerrenda kontsultatu daiteke bertan, baita kontabilitate-erreferentzia ere.
6.- Honako hauek dira fakturan agertu beharko diren datuak, zein erakunderi zuzenduko zaizkion kontuan hartu beharko da:
Entitatea |
IFK
|
Unitateen kodeak * |
||
Erakundea |
Kontabilitate Bulegoa |
Unitate izapidegilea |
||
Getxoko Udala |
P4805300C |
L01480448 |
L01480448 |
L01480448 |
Kultur Etxea |
Q4800695A |
LA0013581 |
LA0013581 |
LA0013581 |
Musika Eskola |
P9805301J |
LA0013775 |
LA0013775 |
LA0013775 |
Getxo Kirolak |
G48117600 |
LA0013776 |
LA0013776 |
LA0013776 |
Udal Egoitza |
P9805302H |
LA0013777 |
LA0013777 |
LA0013777 |
Administrazioa | Telefonoa | e-maila | Ordutegiak |
Getxoko Udala | 94 466 00 37 | facturas@getxo.eus | 9:00-13:30 |
Kultur Etxea | 94 466 01 23 | Kulturetxea.administrazioa@getxo.eus | 8:00-14:00 |
Getxo Kirolak | 94 430 80 73 | fakturakgk@getxo.eus | 8:30-14:00 |
Musika Eskola | 94 464 60 11 | musikaeskolaadmin@getxo.eus | 9:00-13:30 |
Udal Egoitza | 94 403 47 40 | fakturakegoitza@getxo.eus | 9:00-13:30 |