Ekitaldien Agenda

Kirolak

Getxoko 76. Txirrindulari Zirkuitua

Data:2021/08/01 - 2021/08/01

Ordutegia:

Tokia:Guggenheim Museoko zelaigunea

Getxoko 76. Txirrindulari Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memoriala datorren abuztuaren 1ean egingo da eta, oraingo honetan, Bilbotik abiatuko da. Punta Galea Txirrindulari Elkartea eta Bilboko Udala akordio batera iritsi dira aurtengo lasterketaren irteera puntua Guggenheim Museoko zelaigunea izateko. Handik abiatu ondoren, tropela Getxora joango da eta bertan berreskuratuko du probaren bereizgarria den hiri-zirkuitua. Lehen aldia izango da irteera Getxotik kanpo kokatzen dena, antolakuntzaren aldetik urrats bat gehiago suposatuz, eraberritzeko, lasterketa sustatzen jarraitzeko modurik onena bilatzeko hala nola jatorria alde batera utzi gabe harekiko interesa hedatzeko bere ahaleginean.

Jada joan den urtean, ikusleentzat zein txirrindularientzat lasterketa ahalik eta erakargarrien bihurtzen ahalegintzeko aurreko ediziotako aldaketen joerarekin jarraituz, probak bere ohiko irteeraren kokalekua aldatu zuen Bizkaia Zubian ezartzeko, barne hartuz Pike Bidearen azkeneko igoera berria, %20rainoko desnibeleko arrapalekin. Aurten ere azken bueltan errepikatuko da igoera, Algortako Foruen kalean kokatutako helmugara iritsi aurretik.

Ekitaldien bilaketa