Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

38 Getxoko Folk Jaialdia 2022
Getxo musika, Turismo

38 Getxoko Folk Jaialdia 2022

Data:2022/9/14 - 2022/9/18

Ordutegia:Egitaraua kontsultatu

Tokia:Muxikebarri (Basagoiti Etorbidea, 77) eta Portu Zaharra

 GETXO FOLK  2022

Irailaren 14tik 18ra, soinu tradizionalak itzultzen dira Getxora, bere musika jaialdi ezagunenaren 38. edizioa ospatzen baita.

Getxo Folk jaialdiak askotariko egitaraua ekarriko digu aurten, eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera emango digu.

Adin eta gustu guztietarako emanaldiak non jatorri ezberdinetako soinuak diren protagonista.

 

DATA ORDUTEGIA MUXIKEBARRI PREZIOA
14 20.00 ANA ALCAIDE "RITUAL" 10€
15               20.00 TANXUGUEIRAS 24€
16 20.00 ENREDADAS 18€
17 20.00 MARIA ARNAL I MARCEL BAGES  24€
18 20.00 NEOMAK  8€

 

DOAKO KONTZERTUAK PORTU ZAHARREAN

 

Arratsaldeko Saioak

18:00etako aire zabaleko emanaldietan, Getxo Folkek askotariko soinuak hurbilduko dizkigu, El Pony pisador talde katalanaren fusiotik hasi eta Cadipsonians proposatzen duten kalipso eta Cadizko inauterietako umore erritmoen konbinazio bakarrean amaitu, tartean Eva Tejedor y les pandereteres asturiar antzinako tradizioa eta Mielotxinen Nafarroako herri musika daudela.

Irailak 15: EL PONY PISADOR

Irailak 16: MIELOTXIN + INVITADOS

Irailak 17: EVA TEJEDOR Y LES PANDERETERES

Irailak 18: CADIPSONIANS BAND

 

 

Gaueko Saioak

23:00etako kontzertuek jai giroa dute ardatz. Hori sortzeaz Gozategi arduratuko da, gure plazak trikitixa doinuz bete zituen taldea, oraingo honetan Getxora datorrena bere 30. urteurrena ospatzeko. Buhos ere izango dugu, Kataluniako erreferentziazko jai-taldeetako bat, hain zuzen ere, urtez urte gero eta jarraitzaile gehiago bildu eta Viña Rock eta Festivern bezalako jaialdi handietan parte hartu duena.

Irailak 16: GOZATEGI

Irailak 17: BUHOS

 

Familia osoarentzako goizeko saioak | 12:00

Familia osoarentzako ikuskizunez gozatu nahi duzue? Charcos neskaren eskutik, barreak, poesiak eta objektuen antzerkiak bat egiten duten istorioa izango dugu, jolasteko gogotik kontatutako kontakizun txikiak gerturatuko dizkigula. Paüra, berriz, musikaz eta umorez beteriko ikuskizuna da, eta pailazoaren hizkuntzaren bidez beldurra bezalako emozio arrunta jasateko moduaz hitz egiten digu.

Irailak 17: CUANDO LOS PECES VUELEN (LA CHICA CHARCOS)

Irailak 18: PAÜRA

 

SARREREN SALMENTA

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Muxikebarri   (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

 

Informazio gehiago

Getxoko Kultur Etxea

 


 Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa

 

Gozategi Getxo Folk