Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Turismo, Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldi batzuk

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

Data:2023/9/29 - 2024/1/14

Ordutegia:10:00etatik-19:00etara

Tokia:Museo Guggenheim Bilbao, Picasso eskultore. Materia eta gorputza

Pablo Picassok bere ibilbide artistiko zabalaren hasieratik landu zuen eskultura, Malagako artistarentzat eskultura ez baitzuen bigarren mailakoa bere ekoizpenean. Aitzitik, pinturarekin, marrazkiarekin, grabatuarekin edo zeramikarekin pareka zitekeen adierazpen-modu bat zen; izan ere, ez dago arte nagusirik edo txikirik, sorkuntzaren alderdi ezberdinak adierazteko lengoaia eta material ugari baizik.

Gorputza irudikapenaren helburu gailena eta instrumentu nagusia izan zen Picassorentzat bere ibilbidean zehar, eta erakusketa honen funtsezko zutabea ere bada.

Artistak ezin konta ahala estilo erabiliz irudikatu zituen giza gorputzaren formak, formatu eta genero ezberdinen bidez deseraiki eta, ondoren, materia berri batean berreraikiz; eskura zituen baliabide eta objektu guztiak erabiltzen zituen horretarako, eta ordura arte ikusi gabea zen eskultura-multzoa sortu zuen hala. Picasso. Materia eta gorputza erakusketarako aukeratutako eskulturek artistak jorratutako estilo-aniztasun ia amaigabe hori jasoko du.

Julio Gonzalezen arabera, Picassoren eskultura-begiradan zetzan haren obra osoa: “Askotan ohartu naiz ez dagoela axolagabe uzten duen formarik. Dena begiratzen du uneoro, forma guztiek zerbait irudikatzen baitute harentzat; eta eskultore gisa, dena ikusten du […]. Nire ustez, Picassoren obraren alderdi misteriotsua, zentro neuralgikoa, horrela deitzerik balego, ‘Eskulturan’ dago; haren obraz hainbeste hitz eginarazi duen eta hainbesteko aintza eman dion horretan”.

Informazio gehiaho

Museo Guggenheim Bilbao

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Ikusi agenda osoa