Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Pio Lindegaarden omenezko kontzertua
Getxo musika, Turismo, Getxo artea eta kultura

Pio Lindegaarden omenezko kontzertua

Data:2023/4/30 - 2023/4/30

Ordutegia:Apirilak 30 19:30etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

Jean Tousaint jazzaren historia hurbileko tenor esanguratsuenetako bat da.

Saint Thomas uhartean (Birjina Uharteak) jaio zen 1960an, eta laster New Yorkera egin zuen alde. 70eko hamarkadaren amaiera aldera, Berklee College of Music ospetsuan ikasi zuen eta Wallace Rooney musikariarekin batera jotzen hasi zen.

1982tik 1986ra arte, Art Blakey and the Jazz Messengers taldearen kide izan zen. Jazz musikaren historiaz izan den talderik esanguratsuenetarikoa da, eta inoiz izan den bateria-jotzailerik onenetariko bat izan zuten buru. Messengers taldean birak eta grabazioak egin zituen hainbat musikarirekin, hala nola Terrence Blanchard, Lonnie Plaxico, Donald Harrison eta Mulgrew Miller.

1987an, Londresen bizitzen geratzea erabaki zuen. Harrez geroztik, ibilbide bikaina izan du bere proiektu propioen buru gisa, baina, horrez gain, musikari historikoekin ere jo izan du, hala nola McCoy Tyner, Gil Evans, Max Roach, Horace Silver eta Cedar Walton.

 Toussaint ospetsua da bere soinu boteretsuagatik, eta horri bere fraseatze aberatsa eta originaltasuna gehitzen badizkiogu, musikari paregabea lortzen dugu, egungoa, baina jazz modernoaren tradizioa errespetatzen duena. Hamar album baino gehiago editatu ditu buru gisa.

JEAN TOUSSAINT QUARTET:

 Jean Toussaint - saxo tenorra

Antonio Mazzei - pianoa

Horacio Fumero - kontrabaxua

David Xirgu - bateria

 

SARREREN SALMENTAK 15€

  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao

Metro Algorta

Ikusi agenda osoa