Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Adictos (euskera)
Turismo, Getxo antzerkia eta dantza, Getxo artea eta kultura

Adictos (euskera)

Data:2023/4/15 - 2023/4/15

Ordutegia:Apirilak 15 19:30etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

Denak gara mendekoak...

Adictos denongan eragina duen arazo bati heltzeko beharretik sortu da. Zenbateraino gaude teknologiaren mende? Askeak al gara benetan? Zer nolako gizartea eraiki dugu? Zer ikuspegi dakar berehalako etorkizunak? Benetan merezi dugu “izaki bizidun” izena? Galdera horiek gutxitan egiten dira eszenatoki batetik, baina gaur egungo ikusleekin batera aurre egin behar diegu.

ADICTOS ikuskizunaren errealitatea desinformazioaren zabalkunde progresiboarena da. Fikzio horren pertsonaiek denok ditugun kezkak adierazten dituzte, baina orain arte indarrean egon diren paradigmak zalantzan jartzen dituzte; izan ere, baliozkotzat eta egiazkotzat hartu ditugun arren, baliteke atzean gure bizitzak desitxuratzen dituzten gezurrak ezkutatzea. Estela izeneko pertsonaiaren eraldaketa gizakiak jarreraz aldatzeko duen gogoaren metafora bat da. Antzezlanaren bidez, gizakion erreakzio-gaitasuna aldarrikatzen dute egileek. Errebeldia-puntu bat beti da beharrezkoa gauzak helmuga hobe baterantz eboluzionatzeko; teknologikoki osasuntsua eta sozialki askea den bizitzaz gozatu ahal izateko helmugarantz, hain zuzen.

Aktoreen zerrenda: Lola Herrera, Lola Baldrich, Ana Labordeta.

Idazleak: Daniel Dicenta Herrera eta Juanma Gómez

Zuzendaria: Magüi Mira


 

SARREREN SALMENTAK 24€

  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao

Metro Algorta

Ikusi agenda osoa