Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak
Turismo, Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldi batzuk

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak

Data:2024/10/1 - 2024/10/31

Ordutegia:Egitaraua koltsultatu

Tokia:Algorta, Las Arenas, Romo, Andra Mari

Jornadas europeas de  patrimonio

 

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien gaia

Ondarea, sarri herrien identitatearen ikurtzat jotzen bada ere, hura moldatu duten kanpoko eraginen adierazgarria ere bada. Izan ere, lurralde barruko eta kanpoko pertsona eta ideien hartueman etengabearen emaitza da ondare ukigarria nahiz ukiezina. Eta hartu-eman horrek kultur aniztasuna aberasten du eta gure istorio partekatuak nahiz geure narratibak ezagutzera ematen ditu.

Ibilbide historikoak, erromatarren galtzadak, erromesbideak eta merkararitza-bideak erakusten dute gizarteak etengabe mugitzen ari direla, eta mugimendu horren lekuko dira. Bide horietatik ondasunak, salgaiak eta pertsonak ibili dira, eta iragate horiek beren isla utzi dute kultur ondarean.

Bizkaian, mendeetan zehar, bide-sare nahaspilatsu eta handia garatu da, eta bide horiek funtsezkoak izan dira Lurraldearen komunikazio eta garapenerako. Bide horiek, herri-bideak, era askotakoak dira, hala nola hirigune eta merkataritza-gune nagusiak lortzen zituzten errege-bideak edo auzolanean egin ziren bidexka komunitarioak. Lurreko bideek eta itsas bideek zeregin erabakigarria izan dute Bizkaiko Historian, eta hainbat portu, esaterako, Bilbokoa, Bermeokoa eta Portugaletekoa ezinbesteko tokiak izan ziren itsas merkataritzarako.

Aurkeztuko dugun programak askotariko proposamenak eskainiko ditu bide historikoetatik eta kultur ibilbideetatik ibiltzeko Lurraldean barrena. Hala, ibilbide, bisitaldi, hitzaldi, tailer eta erakusketen bitartez, berriro interpretatuko da ondarea, ikuspegi orokorrago batetik, hain zuzen, transmititu diren eta Bizkaiko kultura-paisaian islatzen diren ondasunen, salgaien, pertsonen, ideien eta eraginen hartu-emanen ondorio den ikuskeratik.

Bisitaldiak egingo ditugu zubiak, baserriak, garai bateko ospitaleak, ostatuak, dorreak eta portuak ezagutzeko, baina, aldi berean, bide horietatik ibili ziren eta paisaian eta memorian arrastoa utzi zuten pertsonekin loturiko istorioen berri jakingo dugu. Ondare ukigarria eta ukiezina berriro interpretatuko da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian


Getxoko Turismo Bulegoak antolatutako jarduerak


BURDINA ETA HORREK ABRAN IZAN DUEN GARRANTZIA

Bisitaldi gidatua itsasontziz

Abra-Getxoko Kirol Portuan hasiko da bisitaldia, eta Burdinazko arkitekturaren adierazgarririk onena den Bizkaia Zubirantz abiatuko gara. Zubiaren beraren eta horren eraikuntzaren ezaugarriei buruzko azalpen baten ondoren, Itsasadarraren bokalea (Abra) bisitatuko da, eta burdinak Bizkaiko historian, orografian eta bizimoduetan izan duen garrantzia izango da hizpide.

Bisitaldia Abra- Getxoko Kirol Portuan amaituko da, Punta Begoña Galerien aurrean.

Erreserba

Topagunea:

Abra-Getxoko Kirol Portua Puerto Deportivo El Abra-Getxo

Datak eta orduak:

Urriaren 2a eta 16a, 12:30ean 

Antolatzailea: 

Getxoko Turismo Bulegoa 944 910 800  infoturismo@getxo.eus

Oharrak:  

Gaztelaniaz-kopuru mugatua - ez da irisgarria 

  


ANTZINAKO ERREGE BIDETIK

Bisitaldi gidatua

Ba al zenekien Antonio Basagoiti bitarteko izan zela Herri Lan Ministerioan Portu Zaharra eta Ereaga hondatza desagerraraziko zituen Bizkaiko herri-lanen proiektu bat geldiarazteko?

Ibilbide gidatu horren eskutik, Getxoko oinezkoentzako hiri-espazio ederrenetako eta jendetsuenetako bat ezagutuko dugu: Basagoiti etorbidea, antzinako Errege Bidea.

Erreserba

 

Topagunea: San Inazio elizaren aurrean (Getxoko udaletxearen aurrean) 

Datak eta orduak:

Urriaren 4a eta 11a,  17:30ean

Urriaren 19a eta 26a, 11:00etan

Antolatzailea: 

Getxoko Turismo Bulegoa 944 910 800  infoturismo@getxo.eus

Oharrak:  

Gaztelaniaz-kopuru mugatua 


Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Logo Metro Bilbao

Metro Algorta

Metro Neguri

Ikusi agenda osoa