


Ekitaldien Agenda

Muerte de un viajante (Antzezlana)
Data:2022/7/29 - 2022/7/29
Ordutegia:Uztailak 29, 20:00etan
Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Arthur Millerren - Muerte de un viajante lana -, non Imanol Ariasek Willy Loman antzezten baitu.
Willy Loman saltzailea da, eta enpresari eskaini dizkio bere ahalegin osoa eta ibilbide profesionala. Helburu bakarra du: bere familiari —emazteari eta bi semeei— bizitza hobea eskaintzea. Semeek miresten dute, eta berak arrakasta lortzeko eta eskala sozialean gora egiteko anbizioa irakatsi nahi die. Langile nekaezina da eta orain, hirurogeita hiru urterekin, nekatuta eta ahituta bizitza osoan atsedenik hartu ez izanagatik, enpresan duen lanpostua kolokan dagoela ikusten du. Salmentak ez dira lehengoak, eta bere produktibitatea nabarmen jaitsi da; ondorioz, nagusiekin duen harremana jasanezina da.
Emaztearekin ere arazoak ditu, eta sekretu zahar batek semeekin duen harremana kaltetzen du; izan ere, sekretuak erresuminez betetzen ditu semeak, eta familiaren egonkortasuna mehatxatzen du. Horren guztiaren ondorioz, saltzailea depresio- eta autosuntsiketa-kiribil batean murgiltzen da, non emazte bihozbera baita daukan laguntza bakarra; emaztea da, dirudienez, bera ulertzen duen bakarra. Egoera korapilatu eta ametsak desagertu ahala, amaiera tragiko baterantz abiatzen da dena; horretara jotzen du saltzaileak halabeharrez, garaituta.
Kapitalismo basatiaren krudeltasuna, non gizakiaren balioa ekoizteko duen ahalmenaren araberakoa baita, bete gabeko ametsek eragindako frustrazioa, gurasoek eta seme-alabek elkarri maitasuna adierazteko ezintasuna, bikote-harreman konplexuak, eta arrakasta lortzeko eta besteek onartua izateko beharrizana. Horiexek dira dramaturgia garaikideko maisulan honen ardatzak. Gizakiaren inguruko hausnarketa gogorra da baina, klasiko on guztiekin gertatzen den bezala, idatzi zen garaian, aurreko mendearen erdialdean, bezain egungoa da orain.
VENTA DE ENTRADAS : 24€
Oficina de Información de Muxikebarri (8:30-14:30, lunes a viernes)
Taquilla de Muxikebarri (17:30-19:30, lunes a viernes)
Aula de Cultura de Romo (94 466 00 22)
Más información
Te proponemos distintas alternativas en Getxo, a tan sólo 20 minutos del centro de Bilbao, donde además podrás disfrutar de la costa vasca, la playa y la brisa del mar.
Infórmate sobre el transporte público, los parkings subteráneos 24 h., y otros modos de moverse por Getxo aquí.
Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
![]() |
Metro Algorta |