Berriak

Terrorismoaren biktimei gorazarrea

2021/12/03

Udalak terrorismoaren biktima guztiak omentzeko urteroko ekitaldia egin du gaur. Amaia Agirre alkatea buru zela, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira, EH-Bildu izan ezik.

Ekitaldia hasteko, hiru txistularik "Agur Jaunak" jo dute. Ondoren, minutu bateko isilunea egin da eta Amaia Agirrek lore sorta bat utzi du San Inazio plazan dagoen eskulturaren oinean.

Urtero egiten zaie omenaldia terrorismoaren biktima guztiei Getxon, 2009ko martxoan Osoko Bilkuran lortutako akordioaren ostean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +