Berriak

Urriaren 11tik 22ra arte

2021/10/10

"Geltokiko plaza", "Geltokiko parkea" eta "Geltokiko hiri-basoa" dira Udalak Areetako Geltokiko plaza birmoldatzeko aurkeztu dituen hiru proposamenak. Proposamen horietan, herritarrek lehenengo entzunaldi-fasean (irailaren 6tik 16ra) egindako ekarpen nagusiak jasotzen dira. Partaidetza-prozesuaren hasierako fase horretan 835 ekarpen jaso ziren: 409 inkesta telefono bidez Areetan eta Romon bizi direnei, 240 aurrez aurre eta 186 online.

Hiru proposamenen eta horien ezaugarri nagusien zirriborroak lau paneletan jasotzen dira. Panel horiek 16 m2-ko azalera eta 3 m-ko altuera duen kuboa osatzen dute, plazan bertan. Gaurtik aurrera, astelehena, hilak 11, eta datorren ostiralera arte, hilak 22, egokien iritzitako hiru proposamenetako bat bozkatu ahal izango da.

 

 Hiru proposamenak.

 

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +