Berriak

Getxo Folk

2021/09/13

Getxo Folk

Irailaren 22tik 26ra Getxoko Muxikebarri zentroan izango den 37. nazioarteko Folk Jaialdiaren proposamen musikalak askotariko soinuak ekarriko ditu, Euskal Herrian hasi eta Galizia eta Argentinako erritmoetan zehar doan musika ibilbidearekin, fusioa eta folk-rocka bezalako estiloak alde batera utzi gabe. Carlos Núñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» proiektua dira jaialdiaren proposamenaren goiburuak, eta aurten hiru ildo tematiko ditu oinarri: folk musikan familiaren transmisioak duen balioa, emakumeak musika mota honetan duen garrantzia eta Astor Piazzolla jaiotzaren mendeurrenaren ospakizuna.

Informazio gehiago

Getxo Folk

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +