Berriak

Europako Mugikortasun Astea

2021/09/08

Irailaren 16tik 22ra eta “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian” lelopean, Getxok Europako Mugikortasun Astea ospatuko du, non oinezkoek, bizikletek eta garraio publikoak lehentasuna izango duten. Patinete- eta bizikleta-ibilbideak, bigarren eskuko azoka edo bizikletak konpontzeko tailerra dira aste honetan aurkitu ahal izango ditugun jardueretako batzuk, “Autorik gabeko Eguna” ohiturazko ekintza ahaztu gabe. Halaber, eta nobedade gisa, “Plogging Getxo” jardueraz familiartean gozatzeko aukera izango da; kanpoan ariketa fisikoa egitean datza, hondakinak biltzen ditugun bitartean. Kirola, osasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzen ditu.

Argibide gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +