Berriak

Diru-laguntzak Gizarte Kohesioko entitateentzat

2021/06/10

Udalak Gizarte Kohesioaren arloan diharduten gizarte-erakundeen proiektuak indartzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, 226.720€-ko zenbatekoarekin. Lehen aldiz, deialdi bakar batean biltzen dira arloa osatzen duten unitateen diru-laguntzak, hau da, Gizarte Zerbitzuenak eta Esku-hartze Komunitarioarenak. Azken horren barruan sartzen dira Boluntariotza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Sustatzea, Adikzioen Prebentzioa, Hezkuntza, Garapenerako Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria eta Zahartze Aktiboa. Diru-laguntza horiek banatzearen helburua da herritar guztien gizarteratzea sustatzea, inbertsio publikoaren, lankidetzaren eta gizarte-eragile guztien parte-hartzearen bidez, gizarte-berrikuntzako irizpideen arabera.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +