Berriak

Iparra Galdu Gabe jardunaldiak

2021/05/04

Iparraldeko kultura Getxora hurbiltzeko helburuarekin, datorren maiatzaren 16 abian jarriko da COVIDaren eraginez iaz atzeratu behar izan zen Iparra Galdu Gabe Jardunaldien IX. edizioko jardueren programazioa, Getxo Ekinez planaren barruko jardueren artean kokatuta. Hirurak maisuak! Biba zuek! lelopean, oraingoan Iparraldeko hiru kulturgile handiri, Xalbador bertsolariari, Mixel Labéguerie abeslariari eta Mattin bertsolari eta idazleari, omenaldia eskainiko zaie, adin guztientzako hainbat ekitaldiren bitartez. Beti bezala, Euskal Kultur Erakundearekin egitaraua elkarlanean jarriko da martxan, udalerriko hainbat eragilerekin laguntzarekin (Egizu, ALBE, Azebarri…). Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +