Oharrak

Trafikoa moztuko da Arkotxan, asfaltatze-lanengatik (Azaroaren 23tik aurrera)

2021/11/19

Datorren asteartetik aurrera, hilak 23, gutxi gorabehera 3 egunez, asfaltatze-lanak egingo dira Arkotxa kalean, Ormetxe eta Los Fueros kaleen artean. Hori dela eta, lanek dirauten bitartean, lanek eragindako tartea itxita egongo da ibilgailuen  zirkulazioarentzat 08:00etatik 18:00etara.

Gainera, tarte horretako aparkaleku guztia libre utzi beharko da lanak behar bezala eta sekzio osoan egin ahal izateko. Ahal den neurrian, eragindako garajeetarako sarbidea eta irteera gaituko dira; beraz, kontu handiz ibiltzeko eta lanengatik jar daitezkeen seinaleak errespetatzeko eskatzen da.

Asfaltatze-lanak amaitu ondoren, eguraldiak aukera ematen badu, kaltetutako seinale horizontalak berrezarriko dira, eta, beraz, jarduera amaitu arte horretarako jarriko diren seinaleak errespetatzea eskatzen da.

Barkatu eragozpenak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +