Oharrak

Asfaltatze-lanak Larrañazubi estratan eta zabortegirako sarbidean

2021/11/18

Larrañazubi estrata asfaltatzeko lanak asteartean, hilak 16, hasi dira. Lexarretako zubitik udal-zabortegira doan tartean, unean uneko saneamenduak egingo dira eta errodadura-geruza berrezarriko da, dagokionaren arabera.

Lan horiek amaitu ondoren, kaltetutako seinale horizontalak berrezarriko dira (betiere eguraldiaren baldintzek uzten badute). Beraz, inguru horretatik kontuz ibiltzeko eta lanengatik ezarritako jarraibideak betetzeko eskatzen dizuegu; izan ere, hasiera batean, lanak erdizka egingo dira eta ibilgailuak txandaka igaroko dira. Unean-unean eten ahal izango da zirkulazioa une batez, bidearen estutasunaren edo lanak egiten dituzten makinen posizionamenduaren arabera.

Uste da lanek gutxi gorabehera bi aste iraungo dutela.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +