Oharrak

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan, motor elektrikoa duten ibilgailuentzako hobaria kentzea eta hobari berriak ezartzea

2021/11/09

Udaleko Osoko Bilkurak 2021eko maiatzaren 27an egindako saioan, behin-behinean onetsi zuen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Aldaketa hori, behin betiko onetsi ostean, 2021-07-30eko 145. BAOn argitaratu zen, eta ondorioak izango ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Akordio horretako funtsezko aldaketetako bat 4.2 a) artikulua aldatzean datza, aurez aipatutako hobaria arautzen zuena iraupen mugagabeko epearekin, bi hobarirengatik ordezteko hiru ekitalditan zehar, lehenengo matrikulazioaren datatik aurrera zenbatzen hasita. Hobari horiek “0 igorpen Urdina” etiketadun eta “ECO” etiketadun ibilgailuetarako dira.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, ondoriorik gabe geldituko dira bere garaian ibilgailu horiei aitortutako hobariak, baldin eta lehenengo matrikulazioaz geroztik hiru ekitaldi baino gehiago igaro badira. Hori dela eta, horiek DGTren Ibilgailuen Erregistroan altan emanda jarraitzen badute eta Getxon badute egoitza fiskala, zerga sortuko da eta, ondorioz, titularrei igorriko zaizkie 2022ko ekitaldiari eta hurrengoei dagozkien zerga likidazioak.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Getxoko Udaleko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalak bi hobari aurreikusten ditu “0 igorpen Urdina” eta “ECO” etiketa duten ibilgailuen alde, lehenengo matrikulazioaren datatik aurrera zenbatzen hasita. Horren emakida eskatu egin behar da.

Getxon, 2021eko azaroaren 8an

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +