Oharrak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Udal herri jabaria atzemateagatiko Tasaren Ordenantza fiskalen aldaketaren behin-behineko onespena.

2021/10/08

Getxoko Udalak, 2021. urteko irailaren 30an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Ondasun Higiezinen gaineko zergaren eta Udal herri jabaria atzemateagatiko Tasaren Ordenantza Fiskalen  aldaketaren behin-behineko onestea.

Bere arrazoiko espedienteak jendearentzat erakusgai gelditzen dira, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek  espedienteak aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +