Oharrak

Udako ordutegia, Turismo Bulegoan

2021/06/04

Indarrean dago jada Getxoko Turismo Bulegoaren udako ordutegia.

Horrela, Ereagako bulegoan, irailaren 30era arte, jendearen arretarako ordutegia hau izango da: 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik igandera. Telefono zenbakia 94 491 08 00 da eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus

Bizkaiko Zubiko Informazio Turistikoaren Gunearen egungo ordutegia, ekainaren 30era arte, 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara da, baina uztailaren 1etik aldatu egingo da eta, hortaz, astelehenetik igandera, 10:00etatik 18:00etara izango da, abuztuaren 31ra arte, eta irailean, 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara. Telefono zenbakia: 615 75 62 90.

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Oficina-turismo-getxo

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +