Oharrak

Zenbait ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin-behineko onespena

2021/06/04

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren, Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren eta Hirigintza zerbitzuengatiko, obra lizentziagatiko eta beste zerbitzu tekniko batzuetako Tasaren Ordenantza fiskalen aldaketaren behin-behineko onespena.

Getxoko Udalak, 2021. urteko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren, Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren eta  Hirigintza zerbitzuengatiko,  obra lizentziagatiko eta beste zerbitzu tekniko batzuetako Tasaren Ordenantza Fiskalen  aldaketaren behin-behineko onestea.

Bere arrazoiko espedienteak jendearentzat erakusgai gelditzen dira, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek  espedienteak aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

 


 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +