Oharrak

Zerga-egutegia

2021/05/07

Zerga-egutegian honako aldizkako zerga hauek sartu dira 2021eko zergaldirako:

  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ)
  • Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)
  • Ibilgailuak finken barruan espaloien bitartez sartzeagatiko eta aparkalekua erreserbatzeagatiko tasa (Ibiak)
  • Udaleko bide publikoetan ibilgailuak aparkatzeagatiko tasa (egoiliarrentzako urteko TAO txartela)
  • Autotaxien aparkalekua erreserbatzeagatiko tasa
  • Kioskoekin bide publikoa okupatzeagatiko tasa
  • Kutxazain automatikoekin bide publikoa okupatzeagatiko tasa
  • Terrazekin bide publikoa okupatzeagatiko tasa.

Ez helbideratutako ordainagiriak

  • Borondatez ordaintzeko epea: Ekainaren 1etik uztailaren 1ra arte.

Helbideratutako ordainagiriak

  • Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean (uztailaren 2a) egingo da. Helbideratzeko eskabideak eta aldaketak apirilaren 9ra arte onartuko ditugu.

Nahierako ordainketa aukeraren ordainagiriak

Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:

  • 4 epeko aukera: 06/01, 07/01, 09/17 eta 11/12.
  • 2 epeko aukera: 06/01 eta 09/17.
  • 1 epeko aukera: 07/02.

Nahierako ordainketa egiteko eskaerak eta bere aldaketak apirilaren 9ra arte egin daitezke . Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da

- Ebazpena
- BAO (2021/02/26)

Ordaintzeko tokiak

- Banku-bulegoetan: Honako edozein banku-bulegotan: BANCO SABADELL, BANCO SANTANDER, BANKIA, BBVA, CAJA RURAL DE NAVARRA, KUTXABANK, CAIXABANK, LABORAL KUTXA.

- Ordainketa-pasagunea: www.euskadi.eus/mipago edo www.getxo.eus/mipago

Ordainagirian agertzen diren datu hauek sartu behar dira: IGORLEA, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA ETA ZENBATEKOA.

Atxikitako edozein erakundetako batetik edo edozein finantza-erakunderen txartelarekin ordain daiteke.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +